Beste kirolak
Espainia-Suitza
Davis Kopa: Almagrok eta Wawrinkak jokatuko dute lehen partida
Erredakzioa
Igandean, 12:00etan, jardunaldiko lehen norgehiagokan arituko dira David Ferrer eta Stanislas Wawrinka.
Espainiako tenis selekzioko Nicolas Almagrok Stanislas Wawrinkaren aurka jokatuko du Espainia eta Suitza artean jokatuko den Munduko Multzoko lehen partida. Kanporaketan martxoaren 5etik 7ra bitartean jokatuko da Logroñoko Ribera Zezen Plazan.
Aurreneko jardunaldiari ostiral honetan emango zaio hasiera 13:00etan. Bigarren partidan, David Ferrer eta Marco Chiudinelli tenislariek neurtuko dituzte indarrak. Larunbatean binakako neurketa jokatuko dute Marcel Granollers-Tommy Robredo eta Yves Allegro-Stanislas Wawrinka bikoteek.
Igandean, 12:00etan, egungo lehen norgehiagokan arituko dira David Ferrer eta Stanislas Wawrinka. Azken partida, Almagrok eta Chiudinellik jokatuko dute.