Beste kirolak
%25eko igoera
12.731 izen-emate EDP Bilbao Night Marathon lasterketarako
Erredakzioa
Inskripzioak egiteko epea itxita dago, eta %25 igo da parte-hartzaile kopurua 2014arekin alderatuta. Emakumeen mailan igarri da igoera handiena.
-
EDP Bilbao Night Marathon. Argazkia: EDP
Urriaren 17an egingo da EDP Bilbao Night Marathon lasterketaren zazpigarren edizioa. Hiru lasterketa egin ahalko dituzte korrikalariek: Maratoia (42 kilometro), Maratoi Erdia (21 kilometro) eta lasterketa pirata (10 kilometro).
Izen-emateen epea itxi egin da jada eta 12.731 parte-hartzaile inskribatu dira aurtengo ediziorako. 2014arekin alderatuta, %25 igo da izen-emateen kopurua. Igoera handiena, emakumeetan nabarmendu da.
1.000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute lasterketa honen antolakuntzan.