Itxi

Beste kirolak

Familiaren arabera

Bianchik garuneko lesio larrienetariko bat dauka

Erredakzioa

Kaltea ez dago burmuinaren leku zehatz batean, baizik eta eremu zabalagoan.

  • Bianchiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Bianchiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Jules Bianchik istripu ikusgarria izan zuen igandean, Japoniako Sari Nagusian, eta larri jarraitzen du. Pilotuaren familiak bere egoerari buruzko azken orduaren berri eman du ohar baten bidez. Marussiako frantziarrak "zehaztugabeko lesio axonala" dauka, burmuinean izan daitekeen larrienetariko bat.

Lesio horrekin, kaltea ez dago burmuinaren leku zehatz batean, baizik eta eremu zabalagoan.

"Une gogorrak dira familiarentzat, baina eskertzen dira munduko txoko guztietatik iristen ari zaizkigun elkartasun mezuak", dio familiaren oharrak.