Beste kirolak
Bat Formula
Marussiak 'pazientzia eta ulermena' eskatu du
Erredakzioa
Bianchiren familiaren eta Mie ospitalearen baimenarekin bakarrik eskainiko dute haren egoeraren inguruko azken ordukoa. Pilotuak oso larri jarraitzen du.
-
Jules Bianchiren artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Jules Bianchi pilotu frantziarrak istripu larria izan zuen igandean, Japoniako Sari Nagusian. Sutilen autoa kentzen ari zen garabiaren aurka tupust egin zuen.
Bianchiren familia eta Mie ospitalearen baimenarekin bakarrik eskainiko dute haren egoeraren inguruko azken ordukoa. Bitartean, "pazientzia eta ulermena" eskatu du Marussia taldeak. Medikuen azken partean oso larri jarraitzen duela jakinarazi zuten.