Beste kirolak
Errugbia
Avironek San Mamesen jokatzea kritikatu du Donostiak
Erredakzioa
'L'Equipe'-n arabera, Eusko Jaurlaritzak Bilbora eraman nahi ditu errugbi taldeko partidak. Bilduk eta PSEk 'Donostiaren aurkako zigorra' dela uste dute.
-
Aviron Bayonnais / Manex Barace.
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako PSEk Aviron Bayonnaisen partida batzuk Bilbora eramateko Eusko Jaurlaritzaren, Bilboko Udalaren eta Athleticen ustezko asmoa kritikatu dute, L'Equipe-k iragarri bezala. Baionako taldeak Anoetan jokatu izan ditu Top 14ko partida batzuk, ikusleentzako leku gehiago behar duenean, eta milaka zale mugiarazten ditu Lapurtitik Gipuzkoako hiriburura.
Josu Ruiz Donostiako Kiroletako eta Garapen Ekonomikoko zinegotziaren arabera, asmoa "konfirmatzekotan", "Bilbori mesede egiteko eta Donostia zigortzeko enegarren zentzugabekeria izango litzateke". "EAJk beti egiten du, ahal duenean", gehitu du.
Rafaela Romerok, PSEren bozeramaileak Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Aviron Anoetan "egonkortuta" dagoela uste du, eta EAJ kritikatu du "Donostia eta Gipuzkoa zigortu nahi izateagatik". Sozialistek ekimena tramitatu dute Cristina Uriarte Hezkuntza, Kultura eta Kirol sailburua Batzar Nagusietan agertzeko.