Beste kirolak
Behobia-Donostia
Pedro Nimok Arantza Ezkerroren familiari eman dio irabazitako domina
Erredakzioa
2013ko Behobia-Donostiako garaileak lortutako domina lasterketan zendu zen emakume nafarraren familiari ematea erabaki du.
-
Pedro Nimo helmugara heltzen. Argazkia: EFE
Pedro Nimo 2013ko Behobia-Donostiako garaileak lortutako domina Arantza Ezkerroren familiari eman dio. Zizur Nagusiko emakumea helmugatik gutxira zendu zen, eta garaileak korrikalari nafarraren familiari eman dio saria.
Galiziako atletak, Radio Euskadiko 'Graffiti' saioan azaldu du zergaitia:
"Korrikalariak adiskideak gara. Ni, agian, kolektiboaren buru izan naiz, baina bat eginik gaude. Niri irabazteagatik babesa eta txaloak eskaini zizkidaten, eta horregatik proba honetako saria bere familiarentzat izatea nahi nuen. Garaipenek ez dute baliorik niri gertatu ahal zitzaidalako", esan du Pedro Nimok.
2013ko Behobia-Donostia lasterketak zapore gazi-gozoa utzi du. 23.000 pertsonak hartu zuten parte 20 kilometroko ibilbidean, eta parte-hartzaileetako bat hil egin zen, helmugarako bi kilometro falta zituenean.
Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-Donostiako antolatzaileak, Zizur Nagusiko 30 urteko emakume bat hil zela baieztatu zuen. Helmugatik bi kilometrora, Zurriolako zubian, erori ostean, mediku-zerbitzuek bizkor artatu zuten, eta erreanimatzeko maniobrak egin zizkioten, baina, ordu erdiz saiatu arren, ezin izan zuten emakumea suspertu.