Beste kirolak
23 mila parte-hartzaile
Zapore gazi-gozoa Behobia-Donostia lasterketan
Erredakzioa
Edizio arrakastatsua izan bada ere, Zizur Nagusiko emakume bat helmugatik ia bi kilometrora zendu da.
-
Behobia-Donostia 2013. Argazkia: EFE
Zapore gazi-gozoa utzi du Behobia-Donostia lasterketak. 23.000 pertsonak hartu dute parte 20 kilometroko ibilbidean, eta parte-hartzaileetako bat hil egin da, helmugarako bi kilometro falta zituenean.
Fortuna Kirol Elkarteak, Behobia-Donostiako antolatzaileak, Zizur Nagusiko 30 urteko emakume bat hil dela baieztatu du. Helmugatik bi kilometrora, Zurriolako zubian, erori ostean, mediku-zerbitzuek bizkor artatu zuten, eta erreanimatzeko maniobrak egin zizkioten, baina, ordu erdiz saiatu arren, ezin izan zuten emakumea suspertu.
Atzokoan, bestalde, beste zazpi korrikalari ospitaleratu behar izan zituzten. Zazpietatik larrien 47 urteko gizonezko bat dago; bihotzeko gaitz baten ondorioz ospitaleratu zuten, baina onera egin du.
Pedro Nimok garaipena lortu zuen Behobia-Donostia klasikoan debuta egin zuen urtean. Emakumezkoen artean, Claudia Behobide jaun eta jabe izan zen, denbora hauek eginda: 18:34 (5. kilometroan), 38:13 (10. kilometroan), 57:18 (15. kilometroan) eta 1.16:18 (helmugan).