Beste kirolak
Pilotu ohia
Maria de Villota gidaria hilda aurkitu dute
Erredakzioa
Pilotu ohiaren gorpua aurkitu dute Sevillako Hotel batean. Lehen hipotesien arabera, berez hil da.
-
Maria de Villota. Argazkia: EFE
Maria de Villota auto-gidari ohia hilda aurkitu dute goizean, Sevillako hotel batean.
Oraindik ez dago argi heriotza zerk eragin dion, baina, lehen hipotesien arabera, heriotza naturala izan da.
Hileta zerbitzuetako auto batek Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman du Maria de Villotaren hilotza. Bertan, autopsia egingo diote.
Hedabideen ikusminaren aurrean, ibilgailua 10:10ean atera da hoteletik. Minutu batzuk lehenago, apaiz bat atera da.
Maria de Villota Madrilen jaio zen 1980. urtean eta Bat Formulako pilotua izan zen.
Istripu larria
Bat Formulako pilotu ohia adorearen eta kemenaren ikur bihurtu zen, iaz izandako istripu batean begi bat galdu eta gero. Iazko uztailaren 3an, Erresuma Batuko zirkuitu batean Marussia F1 Team taldearentzat probak egiten ari zela, talka egin zuen pistaren alboan aparkatuta zegoen kamioi baten aurka. Hasieran, horren bizia arriskuan izan zen, baina azkenean aurrera egin zuen.
KIROL-IBILBIDEA
2000 Formula Toyota Castrol 1300 Team MoviStar
2001 Formula Toyota Castrol 1300
2002 F3 Española Meycom
2003 F3 Española GTA
2004 F3 Española Racing Engineering
2005 F3 Española - Clase Copa Meycom Ferrari Challenge Europa Baron Team
2006 WTCC Maurer Motorsport Ferrari Challenge Europa Baron Team
2007 WTCC Maurer Motorsport
2008 Euroseries 3000 Emilio de Villota Motorsport
2009 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2010 Superleague Fórmula Atletico de Madril
2011 Superleague Fórmula Atletico de Madril
BABESA SARE-ZOZIALETAN
Impactada con la muerte de María de Villota. Una gran deportista y una gran luchadora nos ha dejado . Mi pésame y mil abrazos a la familia.
— Edurne Pasaban (@Edurne_Pasaban) October 11, 2013
Trágica noticia la del fallecimiento de María de Villota. Nuestro más sentido pésame a su familia y amigos. #Triste
— Scuderia Ferrari (@InsideFerrari) October 11, 2013