Beste kirolak
Britainia Handiko Sari Nagusia
Jorge Lorenzoren garaipen ikusgarria
Erredakzioa
Yamahako pilotuak Britainia Handiko Sari Nagusia irabaazi du, eta lehia estua izan du azken itzulian Marc Marquezekin. Katalana bigarren izan da. Dani Pedrosak hirugarren postuan amaitu du lasterketa.
-
Lorenzo garaipena ospatzen Marquezen (bigarren) eta Pedrosaren (hirugarren) aurrean. Argazkia: EFE
Jorge Lorenzok (Yamaha) irabazi du Britainia Handiko Sari Nagusia. Lasterketa ikusgarria izan da. Lorenzok eta Marc Marquezek (Honda) lehia estua izan dute, baina Yamahako pilotua atera da garaile.
Marquezek Lorenzo aurreratu du azken itzulian, baina Yamahako pilotuak azkar erreakzionatu du, eta presioa sartu dio Marquezi. Lorenzok Marquezek akatsa behartu du, eta helmugara iritsi orduko aurrea hartu dio mundialeko liderrari, eta lasterketa irabazi du.
Daniel Pedrosak (Honda) osatu du podiuma hirugarren bukatuta, eta Valentino Rossi (Yamaha) izan da laugarren. Bosgarren postua Alvaro Bautistarentzat izan da.
Britainia Handiko Sari Nagusiko saikapena MotoGP mailan:
1. Jorge Lorenzo (ESP/Yamaha) 40'52.51
2. Marc Marquez (ESP/Honda) + 0.081
3. Dani Pedrosa (ESP/Honda) + 1.551
4. Valentino Rossi (ITA/Yamaha) + 13.223
5. Alvaro Bautista (ESP/Honda) + 13.298
6. Stefan Bradl (ALE/Honda) + 20.227
7. Cal Crutchlow (GBR/Yamaha) + 26.229
8. Nicky Hayden (EEUU/Ducati) + 35.993
9. Bradley Smith (GBR/Yamaha) + 36.119
10. Aleix Espargaro (ESP/ART) + 53.196
Britainia Handiko Sari Nagusiko saikapena Moto2 mailan:
1. Scott Redding (GBR/Kalex) 38'22.899
2. Takaaki Nakagami (JAP/Kalex) + 1.066
3. Thomas Luthi (SUI/Suter) + 1.170
4. Esteve Rabat (ESP/Kalex) + 1.427
5. Dominique Aegerter (SUI/Suter) + 2.226
6. Mika Kallio (FIN/Kalex) + 8.142
7. Johann Zarco (FRA/Suter) + 12.146
8. Pol Espargaro (ESP/Kalex) + 13.228
9. Simone Corsi (ITA/Speed UP) + 15.168
10. Mattia Passini (ITA/Speed UP) + 15.225
Britainia Handiko Sari Nagusiko saikapena Moto3 mailan:
1. Luis Salom (ESP/KTM) 38'17.291
2. Alex Rins (ESP/KTM) + 0.049
3. Alex Marquez (ESP/KTM) + 0.698
4. Maverick Viñales (ESP/KTM) + 0.849
5. Miguel Oliveira (POR/Mahindra) + 20.561
6. Jonas Folger (ALE/Kalex KTM) + 20.625
7. Jack Miller (AUS/FTR Honda) + 20.631
8. Alexis Masbou (FRA/FTR Honda) + 20.882
9. Jakub Kornfeil (CZE/Kalex KTM) + 24.970
10. Efren Vazquez (EUS/Mahindra) + 25.288