Beste kirolak
Bilboko Triatloian
Virginia Berasategik positiboa eman du
Erredakzioa
"Kirolariak kontraanalisirako duen eskubidea erabiliko du. Ordura arte, zuhurtzia eskatzen dugu", adierazi du kirolari bizkaitarraren aitak ohar baten.
Virginia Berasategik positiboa eman zuen Bilboko III. Triatloian egin zioten dopinaren aurkako kontrolean. Iragan maiatzaren 18an egin zen triatloia, eta Virginia izan zen irabazlea. Hala jakinarazi dio EFE agentziari Virginia Berasateguiren familiak ohar baten bitartez.
"Positiboa jakinarazi digute, eta kirolariak kontraanalisirako duen eskubidea erabiliko du. Ordura arte, zuhurtzia eskatzen dugu", adierazi du Virginia Berasategiren aitak ohar baten.
Virginia Berasategi distantzia luzeko munduko txapeldun izan zen 2003an, eta denboraldi honen bukaeran erretiroa hartuko zuela adierazi zuen.