Beste kirolak
Protesiak erabilita
Pistoriusek bere neska-laguna nahita hil zuela baieztatu du fiskalak
Erredakzioa
Gerrie Nelek esan duenez, Oscar Pistoriusek bere etxeko komunaren kanpoaldetik egin zion tiro Steenkampi, eta protesiak erabili zituen bere neska-lagunari jarraitu eta tiro egiteko.
-
Pistoriusek bere neska-laguna nahita hil duela adierazi du fiskalak. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius bere neska-laguna nahita hiltzeaz akusatu du astearte honetan Gerri Nel fiskalak. "Defentsarik gabe zegoen bere neska-lagunari nahita egin zion tiro", esan du Nel fiskalak.
ENCAk eman du fiskalaren txostenaren berri. Txostenak dioenez, Pistoriusek bere etxeko komuneko atearen kanpoaldetik egin zion tiro Reeva Steenkampi. 29 urteko neska, komunean ezkutatu zen, ustez Pistoriusekin izandako eztabaida baten ondorioz. Komuneko atea kanpoaldetik apurtuta zegoela, eta Steenkamp bertan giltzaperatu zela gaineratu du Gerri Nelek.
Pistoriusek Pretoriako Tribunalean deklaratuko du gaur, eta Desmond Nair epaileak erabaki beharko du fidantzapeko askatasuna ematen dion edo ez.