Itxi

Beste kirolak

Australiako Irekia

Djokovicek bere laugarren Australiako Irekia irabazi du

Erredakzioa

Novak Djokovicek Australiako Irekiaren finala irabazi du laugarrenez, Andy Murray eskoziarraren aurka, 6-7 (2), 7-6 (3), 6-3 eta 6-2 emaitzarekin.

  • Djokovic, Open Australia

    Djokovic, Open Australia

Novak Djokovicek Andy Murray garaitu du Australiako Irekiaren finalean. Serbiarrak denboraldiko lehenengo handia irabazten duen laugarren aldia da, hirugarrena erreskan. Openak lehiatzen direnetik, Australiakoa hiru aldiz jarraian irabazten duen lehenengo tenislaria da Djokovic.

Djokovic Murray baino gehiago izan da finalean. Eskoziarrak ezin izan du serbiarraren erritmoa jarraitu, eta finala 6-7 (2), 7-6 (3), 6-3 eta 6-2 emaitzarekin bukatu da. Djokovicek irabazten duen Grand Slameko seigarren titulua da aurtengo Australiako Irekia.

Andy Murrayk Djokovici irabazi zion AEBetako Irekiaren finalean, baina serbiarrak garaipen hori mendekatzea lortu du Rod Laver Arenan. Djokovicen erritmoa azkarregia izan da britainiarrarentzat. Murray, gainera, eskuin oinean izan duen baba batengatik eta hankako minarengatik artatu behar izan dute.