Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

31 traineru

2012ko Kontxako Bandera aurkeztu dute

Erredakzioa

Donostiako estropada mitikoa ostegun honetan hasiko da, sailkatze jardunaldirarekin. Gizonezkoetan 24 traineruk eta emakumezkoetan 7 ontzik bandera lortzeko gogor borrokatu beharko dute.

02:01
2012ko Kontxako Banderaren aurkezpena

2012ko Kontxako Bandera eskuratzeko 31 traineruk (gizonezkoetan 24 eta emakumezkoetan 7) gogor borrokatu beharko dute. Ostegunean, abuztuaren 30ean sailkatze jardunaldia izango da, eta estropadako jardunaldiak irailaren 2an eta 9an izango dira (emakumeek 11:30ean, eta gizonezkoek 12:00etan). Irabazleak, bi jardunaldi horietako onenak izango dira.

Aurten, berritasun nagusi bezala, gizonezkoen eta emakumezkoen sailkatze estropada egun berean izango da (ostegunean). Emakumezkoek 17:30ean ekingo diote estropadari, eta gizonezkoen 18:00etan. Parte hartuko duten emakumezkoen zazpi ontziak Getaria-Tolosa, Hibaika, Hondarribia, Orio, Rianxeira, San Juan eta Zumaia izango dira. Lau traineru onenek txanda bakarrareko estropadan parte hartuko dute.

Gizonezkoetan, osteguneko zazpi onenek Donostiarrarekin batera azkenengo bi txandetan parte hartuko dute, irailaren 2an eta 9an.

Sariei dagokionez, gizonezkoetan 81.000 euro (24.000 euro irabazlearentzat) eta emakumezkoetan 23.700 euro banatuko dira.