Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Egutegiak

2023ko Eusko Label eta Euskotren Ligak uztailaren 1ean hasiko dira A Coruñan

EITB Media

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) arrauneko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako txapelketa nagusietako egutegia publikatu du. Euskotren Ligan 8 traineru arituko dira lehian lehen aldiz, eta abuztuaren 20an amaituko da. Eusko Label Liga, aldiz, irailaren 17an bukatuko da.

  • Arrauna

    2022ko Bermeoko Banderako Urdaibairen eta Hondarribiaren arteko lehiako irudia. Argazkia: EITB Media

Traineruen Kluben Elkarteak (TKE) 2023ko gizonezkoen zein emakumezkoen mailetako txapelketa nagusietako egutegiak publikatu ditu larunbat honetan, martxoaren 25ean, Bermeoko Arrantzalearen Museoan egindako batzarrean. Gainera, TKEk 2023 denboraldirako aurrekontuak ere onartu ditu.

Lehia etengabean arituko dira taldeak hamar astean zehar. Eusko Label Ligak 20 jardunaldi izango ditu; Euskotren Ligak, aldiz, 14. Biak ala biak, uztailaren 1ean hasiko dira.

Euskotren Ligan zortzi traineru ibiliko dira nor baino nor gehiago, historian lehenengoz. Iaz arte, lauk bakarrik osatzen zuten gorengo maila. Txapelketa abuztuaren 20an amaituko da Zarautzen. Bestalde, Eusko Label Liga irailaren 17an amaituko da Portugaleten.

Euskotren eta Eusko Label Ligetako lau jardunaldi jokatuko dira Galiziako uretan. Moañak hartuko du lauretako bat, eta igo berria den Samertolameu han izango denez, jarraitzaileen gunea ere egongo da, 2009an eta 2015ean moduan. Kantabriak ere hartuko du estropada bat; zehazki, Castro-Urdialesen egingo den CaixaBank Bandera. Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) izango ditu estropada gehien; hamabost guztira.

EGUTEGIA:

Uztaila:

1-2, A Coruña (Eusko Label eta Euskotren Liga)

8, Donostia (Eusko Label eta Euskotren Liga)

9, Zierbena  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

15, Bilbao (Eusko Label eta Euskotren Liga)

16, Orio (Eusko Label eta Euskotren Liga)

22, Sestao (Eusko Label Liga bakarrik)

23, Bandera CaixaBank Castro Urdiales (Eusko Label Liga bakarrik)

29, Getxo  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

30, Santurtzi  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

Abuztua:

5, Hondarribia  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

6, Lekeitio  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

12, Moaña-Meira  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

13, Boiro  (Eusko Label eta Euskotren Liga)

19-20, Zarautz  (Eusko Label eta Euskotren Liga. EUSKOTREN LIGAREN AMAIERA)

26, Ondarroa (Eusko Label Liga bakarrik)

27, Getaria (Eusko Label Liga bakarrik)

Iraila:

16 Bermeo (Eusko Label Liga + playoffak

17 Portugalete (EUSKO LABEL LIGAREN AMAIERA + playoffak)