Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Akordioa

TKEk eta KAEk lankidetza akordioa sinatu dute

EITB MEDIA

Sinatutako akordioak bi elkarteen lehiarekin lotutako hainbat alderdi homogeneizatzeko balio du.

  • Borja Rodrigo eta Maika Rodriguez

    Borja Rodrigo eta Maika Rodriguez. Argazkia: TKE

Borja Rodrigo TKEko presidenteak eta Maika Rodríguez KAEkoak bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatu dute, banku finkoko arraunari egonkortasun eta koherentzia handiagoa emateko.

Sinatutako akordioak bi elkarteen lehiarekin lotutako hainbat alderdi homogeneizatzeko balio du. Akordioan idatzitako puntu nagusien artean, Eusko Label Ligaren eta Euskotren Ligaren arteko igoerak eta jaitsierak arautzeko modua jasotzen da, KAE1 ligaren eta Emakumezkoen KAE ligaren artean hurrenez hurren, parte hartzen duten tripulazioen osaera, eta araudi homogeneo bat izatea kirolariak klubaz aldatzen direnean indarrean dagoen erregulazioari dagokionez.