Arrauna
Batzarra
Borja Rodrigok TKEko presidente karguan jarraituko du beste bi urtez
EITB Media
Arraunaren maila goreneko hamabi klubek Galdakaon (Bizkaia) egindako Batzarrean erabaki dute Rodrigok karguan jarraitzea.
-
Borja Rodrigo, TKEko presidentea. Argazkia: TKE
Borja Rodrigok Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) presidente karguan jarraituko du beste bi urtez. Arraunaren maila goreneko hamabi klubek oniritzia eman diote Rodrigoren berraukeraketari urtarrilaren 28an Galdakaon (Bizkaia) egindako Batzarrean.
Rodrigok Pedro Andueza ordezkatu zuen karguan 2017an; beraz, laugarren legegintzaldiari ekingo dio. Pedro Olmedillo izango da idazkaria, Txema Vizcaino diruzaina eta Daniel Vazquez batzordekidea.
Bestalde, Ander Salinerok eta Jose Maria Redondok beteko dituzte Lehiaketa eta Diziplina Batzordeetako karguak hurrenez hurren. Gainera, Andreu Campsek jarraituko du arbitro lanetan, Juanjo Badiolak Antidopin eta Osasun Kontroleko arduradun karguan, eta Benigno Silvak Batzorde Teknikoaren buruzagitzan.
Gainera, TKEko bazkideek 2022ko kontuak ontzat eman dituzte, eta iragan denboraldian igoera lortu zuen Sanmertolameu onartu dute bazkide moduan, maila galdu zuen Aresen ordez.