Arrauna
No han completado la plantilla
San Juango Batelerek ez dute trainerua aterako aurten
EITB Media
Klubak jakinarazi duenez, ezin izan ditu bete ligak eskatzen dizkion gutxieneko baldintzak eta emakumezkoen taldeak ez du parte hartuko 2022 denboraldian.
-
San Juango 'Batelerak', estropada baten. Argazkia: EITB Media
San Juango emakumezkoen taldeak ez du parte hartuko 2022ko arraun denboraldian. Hala jakinarazi klubak ostegun honetan. Ezin izan du taldea osatu denboraldiari berme guztiekin aurre egiteko.
San Juanek ezin izan du bete ligak eskatzen duen gutxineko etxeko arraunlarien kopurua. Ondorioz, aurten ez da kolore arrosa ikusiko estropeadetan. Bestalde, klubak adierazi du, lanean ari direla 2023an trainerua atera ahal izateko.