Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Gaur, zuzenean, gizonen sailkatze estropada

eitb.eus

Zierbena, Hondarribia, Bermeo, Orio eta Santurtzi, Eusko Label Ligako lehenak sailkatzeko faboritoak dira.

  • Kontxako Bandera

    Kontxako Bandera

2020ko Kontxako Banderaren gizonen sailkatze estropada gaur jokatuko da Donostiako badian arratsaldeko 17:30ean (zuzenean ETB-1en eta eitb.eus-en).

Guztira 23 traineru izango dira azkenean Arkoteko eta Larrun Costako taldeetan kutsatutako arraunlariak daudelako eta ondorioz ez dutelako parte hartuko.

Zierbena, Hondarribia, Bermeo, Orio eta Santurtzi, Eusko Label Ligako lehenak, sailkatzeko faboritoak izango dira arratsaldeko estropadan. Urtero legez zazpi txartela izango dira jokoan, zortzigarrena Donostiarrak duelako, beraz, oso irekita dago falta diren beste bi lekuak lortzeko.

Cabo, Lekittarra eta Ondarroa aukera gehien dituztenak dirudi, baina ez dute erraz izango. Pedreñak, TKE-1 Ligako liderrak, aukera izango du bere indarrak neurtzeko eta San Juan eta San Pedro, Kontxako Bandera irabazi dituzten traineru historikoak ere ziur asko borrokatuko dutela.