Arrauna
Prentsa oharra
TKEk 'barkamenik zintzoena' eskatu du
Erredakzioa
"Antolakuntza mailan eman diren arazoak bizkar gain hartzen ditugu" dio TKEren oharrak. Ligako aurreneko estropada bertan behera geratu zen Garona ibaiaren egoera kaskarraren ondorioz.
-
Bertan behera geratu zen Bordeleko estropada. Argazkia: EITB
TKEren prentsa oharra:
Asteburu honetan Bordelen gertatutakoak gertatuta, ACT elkartekoZuzendaritza Batzordeak eta Gerentziak barkamenik zintzoena eskatu nahidu agiri honen bitartez. Barkamena kirolari eta entrenatzaileei,klubei, direktiboei, zaleei, babesleei eta ekitaldiarekin ikuskizuneder batekin gozatzeko aukera izanen luketela pentsatzen zuten guztiei,horien guztien ilusioa haizeak eraman baitu hainbat arrazoirengatik.Antolakuntza mailan eman diren arazoak bizkar gain hartzen ditugu, etaelkarte barruan sakon aztertuko direla zin egin, hain egoera itsusi etalotsagarriak berriro errepika ez daitezen.
Orain, egindakoakatsak ordaintzea bezain garrantzitsua da arraunarekin lotura bat edobeste duten kide guztiei, batez ere kirolari eta zaleei, lehiaketa duineta polita eskaini ahal izatea. Unean-unean ACT elkartea kudeadezaketen pertsonen gainetik, eta elkartea bera osatzen duten 12 klubengainetik, egin beharreko lehen lana elkarteak konpromiso sendo bathartzea da. Antolakuntza mailan bermerik handienak emango dituenkonpromiso irmoa. Guztion laguntzarekin, eta gure akatsetatik ikasita,helburu hori esku-eskura edukiko dugula ziur gaude.