Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Banderaren ostean

Dopinaren Kontrako Agentziak, Kortaren hitzak aztergai

Erredakzioa

Espainiako Dopinaren Aurkako Agentziak eskura duen informazio guztia bidaliko dio Estatuko Fiskaltzari. Maynar medikuak, bestalde, Kortaren aurka joko du epaitegietan.

AEAk (Estatuko Dopinaren Aurkako Agentzia) duen informazioa bidaliko die Estatuko Fiskaltzari eta Estatuko Segurtasun Indarrei, Urdaibaik Kontxako Bandera irabazi ostean sortu den polemika azter dezaten, As kirol-egunkariak kaleratutako informazioaren arabera.

Horretarako, AEAk informazio guztia bilduko du, baina ez dagoela inolako frogarik adierazi dute.

Urdaibairen kereila

Urdaibai Arraun Elkarteak, bere aldetik, Jose Luis Korta epaitegietara eramango du, bai Kontxako Banderan bai gainerako lehiaketa guztietan, aldi baterako entrenatzaile kargua betetzea debeka diezaioten eskatzeko. Bermeoko klubak bere abokatuen oniritzia jaso du aipatutako eskari hori bideratzeko.

Maynar medikuak ere epaitegietara eramango du Korta

Marcos Maynar medikuak, "bere izen ona zikintzeaz nazkatuta", Urdaibaik hasitako bideari helduko dio eta epaitegietara joko du Kortaren aurka. Deia egunkariari egindako adierazpenetan, aurrekariak gogoratu ditu medikuak: "Portugalen epaitu egin ninduten, Bruno Neves ziklistaren zorigaiztoko heriotzagatik, eta epaitu ninduten hiru epaileek errugabe nintzela erabaki zuten; gainera, Gamma auzian ezin izan zuten egiaztatu nik bertan parte hartu nuenik". "Gizon honek (Kortak) ez dauka argi epaileak direla, eta ez bera, epaitzeko gaitasuna dutenak", adierazi du Maynarrek.

Maynar atsekabetuta agertu da. Kaikuren entrenatzaileari buruz arituta, "jakin gabe" hitz egiten duela eta "oso mingarria" dela gai hauek berriro mahai gainean jartzea esan du.