Arrauna
Igandean, 12:00etan
Bermeo, Hondarribia, Zierbena eta Orio, Espainiako txapelketako lehian
Agentziak | Erredakzioa
Emakumezkoen estropada bertan behera geratu da, parte-hartzaile faltagatik.
-
Bermeo eta Orio. Argazkia: Efe.
Bermeo, Hondarribia, Zierbena eta Orio lehiatuko dira Castro Urdialesen jokatuko den Espainiako traineru txapelketan. Lau ontziek larunbat honetan jokatutako estropadan sailkatu dira.
Sailkatze-estropada erlojupeko eran lehiatu dute, ontzi gutxik parte hartu dutelako. Azken egunetan zenbait baja izan dira txapelketaren inguruan izandako zalantzen ondorioz. Bost klubek bakarrik eman dute izena, guztiak Euskal Herrikoak.
Bost horien artean Kaiku izan da sailkapena lortu ez duen bakarra. Ondorioz, bi ontzi bizkaitar, Bermeo eta Zierbena, eta bi gipuzkoar, Hondarribia eta Orio, izango dira igandeko lehian.
Emakumezkoen estropada bertan behera geratu da, parte-hartzaile faltagatik.
Sailkatze-estropadako denborak:
1. Bermeo 19:52
2. Hondarribia 20:02
3. Zierbena 20:06
4. Orio 20:16
5. Kaiku 20:22