Arrauna
Lehen ihardunaldia
Kontxako Bandera: Kaikuk bi segundoko abantaila atera dio Urdaibairi
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Sestaokoek lortu dute denbora onena eta bermeotarrak izan dira bigarren. Garailea datorren igandean erabakiko da.
Kaikuk lortu du denbora onena Kontxako Banderako lehen ihardunaldian eta bi segundoko abantaila atera dio Urdaibairi. Sestaokoek 19:12.66ko denbora ezarri dute helmugan.
Urdaibai izan da bigarren Kaikurengandik bi segundo eskasera. Bermeokoek 19:14.16ko denbora egin dute. Bi traineru hauekin batera San Juan eta Orio egongo dira datorren igandean Ohorezko txandan. San Juanek 19:22.64ko denbora egin du eta irabazteko aukerarik badu ere hamar segundoko desabantaila gehiegitxo dela esan daiteke. Oriok ez du bere eguna izan eta Kaikurengandik 18 segundora geratu da laugarren postuan bukatuta.
SAILKAPENAK:
1. KAIKU: 19:12.66
2. URDAIBAI: 19:14.16
3. SAN JUAN: 19:22.64
4. ORIO: 19:30.86
5. PEDREÑA: 19:31.31
6. ASTILLERO: 19:32.90
7. HONDARRIBIA: 19:35.05
8. DONOSTIARRA: 20:20.52