Arrauna
2016 denboraldia
TKEk egindako dopin kontrolak, negatiboak
Agentziak | Erredakzioa
Aurten dopinaren aurkako 104 kontrol egin dira, 44 lehiaketan egindakoak, eta 60, lehiaketatik kanpo.
Elkartea sortu zen unetik egiten ari den bezala, 2016an ere TKEk dopinaren aurkako plangintza garatu du bere arraun lehiaketan. San Miguel Ligan parte hartu duten kirolariei debekatutako sustantziak, edo kirolean debekatuta dauden metodoak antzemateko kontrolak egin dira.
Dopinaren aurkako borrokan nabarmentzeko modukoa izan da TKEk, Elkarteko kide diren klubetako kideei egindako kontrolez gain, San Miguel Ligan lehiatu nahi eta igoera play-offean parte hartu nahi zuten ARC eta LGT ligatako kirolariei ere egin dizkiela kontrolak.
Aurtengoan, dopinaren aurkako 104 kontrol egin dira. 44 lehiaketan eta 60 lehiaketatik kanpo. Kontrolak egiten dituen homologatutako laborategiak eskura dituen baliabide eta teknikekin, aztertutako laginetan ez da debekatutako sustantzia edo metodorik antzeman. Ezta erreferentzia zerrendetan dauden sustantzia horien metabolito edo markadoreak ere. Bestalde, iaz bezala, eta dopinaren aurkako programaz barne, aurten Elkartetik hainbat ekintzak sustatu dira. Hain zuzen ere, klubentzako jardunaldi hezigarriak antolatu dira.
dira.