Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Ostegunean sailkatze estropada

Arraun munduko olinpiada handian sartzeko txartelak, jokoan

Agentziak | Erredakzioa

Urdaibai (egungo txapelduna) eta Hondarribia dira faborito nagusiak. Lehen kanporaketa irailaren 1ean, ostegunean, jokatuko dute.

1:29

Gizonezkoetan 25 ontzi eta emakumezkoetan 11 ontzi bilduko dira Kontxako Banderaren 120. edizioan. Kantauriko trainerurik onenek ostegunean dute lehen hitzordua, Donostian, arraun munduko olinpiada handian sartzeko.

142.000 euro banatuko dira saritan udako estropada handienean. Iazko edizioan, Urdaibai bizkaitarra gailendu zen.

Bou Bizkaia lehen postuan dago San Miguel Ligako sailkapenean, eta faborito handietako bat da, Hondarribiarekin batera. Gainera, sasoi betean daude biak.

Sailkatze estropada, irailaren 1ean

Lehen kanporaketa irailaren 1ean, ostegunean, jokatuko dute. Egun horretan erabakiko da Donostiarrarekin batera zein ontzi lehiatuko diren. Banderaren irabazlea, berriz, irailaren 4an eta 11n jokatuko diren bi jardunaldietan erabakiko da.

n erabakiko da.