Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Concello de Bueu Bandera

Oriok Urdaibai gainditu du Galizian eta sendo da Ligako lidergoan

Erredakzioa

Gipuzkoarrak nagusi izan dira ohorezko txandan: bi segundu atera dizkiote Urdaibairi, 5 Hondarribiari eta 13 Kaikuri.

1:32

Orio gero eta sendoago dago San Miguel Ligako lehen postuan, denboraldiko lehen hiru estropadak lehiatuta. Gipuzkoarrak sasoiko daude, eta garaile izan dira Concello de Bueu Banderan.

Ohorezko txandan aritu da Orio, Urdaibairekin, Hondarribiarekin eta Kaikurekin batera. Bermeotarrak bi segundora helmugaratu dira, hondarribiarrak bost segundora eta Sestaokoak, aldiz, 23 segundora.

Lehen txandan Astillero gailendu da, lehia oso estua izan da, eta 77 ehuneneko bakarrik atera dizkio bigarrenari, Portugaleteri. San Pedro hirugarren izan da, ia 3 segundora, eta Vedreña laugarren, 33 segundora.

Bigarren txandan ere lehia oso estua izan da. Zierbenak irabazi du, San Juanen, Tiranen eta Caboren aurretik. Bizkaitarrak denboraldi hasiera bikaina egiten ari dira.

Gauzak horrela, Oriok San Miguel Ligako lehen postuan jarraitzen du, 35 puntu lortuta, Hondarribiaren eta Kaikuren aurretik.

Sailkapen nagusia

1.Orio                           35

2.Hondarribia                 28

3.Kaiku                         28

4.Tirán                          22

5.San Juan                   19

6.Zierbena                     18

7.Cabo                         14

8.Astillero                     12

9.Portugalete                12

10.San Pedro                9

11.Pedreña                   2

12.Urdaibai                   -61