Arrauna
Kontxako 1. jardunaldia
Urdaibai, Hondarribia eta Orio, onenak
Isusko AB
Lehen jardunaldian, uste baino alde txikiagoak egon dira, eta Urdaibaik eta Hondarribiak egin dituzte denbora onenak; ondoren, Orio sailkatu da, eta, jarraian, Kaiku.
Kontxako Bandera erabat desberdina da. Talde guztiek irabazi nahi dute eta denek prestatzen dute, baina beti daude ezustekoak, beti daude hobeto aritzen direnak nahiz eta San Miguel Ligan agindu ez.
Gaurkoan Kaikuk irabazi behar zuela zirudien; apustuak bere alde zituen, eta zenbat denbora ateratzen zuen ikustea besterik ez zen geratzen. Halere, Jose Luis Kortaren mutilak ez dira fin ibili, eta, nahiz eta lehen luzean ondo aritu, bigarrenean goitik behera etorri da eta segundo asko galdu dituzte.
Estropadan onena Urdaibai izan da. Lehen txandan aritu dira bermeotarrak, eta Oriorekin batera lehia polita izan dute; halere, azken luzean Urdaibaik 6 segundo atera dizkie oriotarrei, Hondarribia 3ra heldu da eta Kaiku 13ra. Beraz, hamahiru segundo horietan ohorezko txandako lau traineruak daude. Emozioa ziurtatuta izango da bigarren jardunaldian.
LEHEN JARDUNALDIKO DENBORAK
2. TXANDA
1. Hondarribia 19:20
2. Kaiku 19:30
3. Portugalete 19:36
4. La Donostia¿rra 20:19
1. TXANDA
1. Urdaibai 19:17
2. Orio 19:23
3. San Pedro 19:33
4. Tiran 19:55