Arrauna
Gizonezkoak
Portugalete, onena, Kontxako Banderaren sailkatze estropadan
IsuskoAB
24 gizonezko talde aritu dira sailkapen fasean, eta horietatik zazpik bakarrik lortu dute txartela: Portugalete, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, San Pedro eta Tiran.
-
Portugalete, onena sailkatze estropadan. Argazkia: EFE
Kontxako Banderaren sailkapen jardunaldia jokatu da gaur Donostian. Aurten 24 gizonezko talde aritu dira sailkapen estropadan, eta horietatik zazpik bakarrik lortu dute astebururako sailkapena: Portugalete, Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, San Pedro eta Tiran; La Donostiarrarekin batera arituko dira lehian.
Estropada amaituta txanden zozketa egin da:
Lehen txanda
Orio
Bermeo Urdaibai
Tirán
San Pedro
Bigarre txanda
Hondarribia
Kaiku
Portugalete
La Donostiarra
DENBORAK
1. Portugalete 20:05 -
2. Orio 20:06 -
3. Kaiku 20:07 -
4. Urdaibai 20:08 -
5. Hondarribia 20:15 -
6. San Pedro 20:16 -
7. Tirán 20:17
San Juan 20:20
Astillero 20:18
Zierbena 20:32 -
Chapela 20:43 -
Lekittarra 20:44 -
Cabo 20:46 -
Zumaia 20:47 -
Irailaren 1ean eta 8an lortutako denborak kontuan izanda, talde irabazleak Kontxako Bandera eta 24.000 euroko saria eskuratuko du. Estropadetan parte hartzen duten tripulazioek honako sariak irabaziko dituzte:
• Lehen sailkatuak: Donostiako Bandera, banderaren erreprodukzioa arraunlari guztientzat eta 24.000 .
• Bigarren sailkatuak: 15.000
• Hirugarren sailkatuak: 12.000
Finaleko estropadak irailaren 1ean eta 8an izango dira, 12:00etan (10:45etatik Kontxako Bandera telebistan eta Interneten zuzenean).