Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

San Miguel Liga

Portugaleteko Bandera ere, Kaikurentzat

L.E.

Bizkaitarra ontzia ohorezko txandan nagusitu zaie Urdaibairi, Hondarribiari eta Oriori eta dagoeneko 10 puntu ateratzen dizkie Bermeotarrei sailkapen nagusian, eta 14 Oriori.

3:30

Kaikuk aurreikuspenak bete ditu eta Portugaleteko Bandera irabazi du, San Miguel Ligako 15. jardunaldian. Sestaoko arraunlariak jau eta jabe izan dira ohorezko txandan, Urdaibai, Hondarribia eta Orio ontzien aurretik. Oriotarrek, hain zuzen, egun txarra izan dute eta zazpigarren izan dira estropadako sailkapen nagusian.

Bizkaitarra aurretik izan da lehen segundotik eta lehen ziabogan jada 5 segundoko aldea atera dio Urdaibairi, 6 Hondarribiari eta ia 8 Oriori. San Miguel ligako egungo liderrek aurreko bi txandetako irabazleen denborak hobetu dituzte (Castro lehen txandan eta San Juan bigarrenean).

Larunbatean lortutako garaipenaren ostean, Jose Luis Kortaren gizonek 10 puntuko aldea ateratzen diote Urdaibairi Ligako sailkapenean, eta 14 Oriori. Igandean Flaviobriga Bandera lehiatuko dute, Castron.