Euskotren Liga
3. ESTROPADA PUNTUAGARRIA
Hondarribiak Zumaiako 5. Ikurrina irabazi du, eta ETE Ligako lider jarraitzen du
EITB MEDIA
Hibaika eta Zumaia heldu dira Ama Guadalupekoaren atzetik, hurrenez hurren.
Hondarribiko ontzi gipuzkoarrak irabazi du Zumaiako 5. Ikurrina, ETE Ligarako puntuagarria den hirugarren estropada, eta emakumezkoen traineruen sailkapenean lehenak izaten jarraitzen dute gipuzkoarrek.
Pasaian jokatu zen lehen estropadan irabazle izan zen Ama Guadalupekoa hiru segundotan gailendu zaio Hibaikari, eta zazpi segundotan, berriz, Zumaiari. Zarautzek, Deustuk, Ondarroak, Hernanik, Castrok eta Portugaletek ordena horretan osatu dute sailkapena.
Hiru estropadaren ondoren, ETE Ligaren buruan Hondarribia (24 puntu) dago, Hibaikak (23), Deustuk (20), Zumaiak (19), Ondarroak (15), Zarautzek (14), Hernanik (11), Castrok (6) eta Portugaletek (3) jarraitzen diotelarik.
Zumaiako 5. Ikurrinaren sailkapena:
Zumaiako 5. Ikurrinaren sailkapena. Argazkia: EITB MEDIA
ETE Ligako sailkapen nagusia:
ETE Ligaren sailkapen orokorra. Argazkia: EITB MEDIA