Irratia
Elkarrizketa
Ortuzar: 'ETArengatik joan zirenak itzuli ahal izatea da lehentasuna'
Erredakzioa
Gobernuak proposatutako hauteskunde legearen erreforma babestuko ez dutela azaldu du jeltzaleak; izan ere, "gizartearen adostasuna izan beharko luke eta Legebiltzarrean eztabaidatu beharko litzateke".
EAJren arabera, hauteskunde legea aldatzea ez da lehentasuna ETAren biktimentzat, terrorismoaren biktimen elkarteek ez baitute horren aldeko adierazpenik egin.
Ortuzarren ustez, mehatxuak jaso zituztenen "bozkatzeko eskubidea" indartu ordez, "itzultzeko erraztasunak eman behar dira".
Euskadin daudenean "ez da hauteskunde legean erreformarik egin beharko", jeltzalearen esanetan.
Murrizketa, Euskadin
Lehendakariak Rajoyren Gobernuak agindutako murrizketak ezarriko ez dituela esan izanari sinesgarritasun gutxi eman dio Ortuzarrek; izan ere, Patxi Lopez "bere burua indartzeko erabilera polítikoa egiten ari da, autogobernuaren defentsa baino", Ortuzarrek esan duenez.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa biltzea eskatu dio jeltzaleak Gobernuari, Euskadin murrizketak "era desberdinean ezarri behar direlako".