Itxi

Irratia

Prentsa oharrak

Irratiek euren batasuna berretsi dute LFParen aurrean

Irratiek euren batasuna eta euren entzuleei zerbitzua emateko erabaki irmoa berretsi dituzte Espainiako Futbol Liga Profesionalaren aurrean.

Behean aipatutako kate publiko eta pribatuen ordezkariek bilera bat ospatu dute gaur goizean, irailaren 1ean, Ligako Lehen eta Bigarren Mailako lehen jardunaldia garatu ostean. Jardunaldi hau lehena izan da Futbol Liga Profesionalaren irratiei futbol-partidak emateagatik kanon batzuk kobratzeko asmoak ezagutu ostean. Irrati-kateek erabat errefusatzen dute asmo hori, irrati-emanaldiek partiden irudirik ez dituztenez ematen, informaziorako eskubide konstituzionala baitute.

Taldeak positibotzat jo du jardunaldiaren garapena. Kateak entzuleen zerbitzura egon ziren berriro ere, aldi berean eskubide eta betebehar bat betez; asteburuko kirol-emanaldi eta kirol-saioen bidez, aspalditik ohikoa den futbol-informazioa eman zen eta poztasunez hartu zuten entzuleen eta iritzi publikoaren aldetik jasotako bermea irratiak bere betebehar informatiboa orain arte egin duen moduan betetzen jarraitu ahal izateko. Kate guztien (publikoak zein pribatuak) batasun sendoa irizpide berdinen defentsan ere poztasun osoz egiaztatu da.

Batasun hau berriro ere geratuko da agerian datorren asteburuko Bigarren Mailako partidetan eta hurrengo jardunaldi osoan.

Bestalde, irratiak defendatzen dituen jarreren defentsa juridikorako lehen pausuak ematea adostu da bileran, LFPak mantentzen dituen jarreren ondorio legalen azterketaren bidez. Funtsean, LFPak soilik telebistari ezarri ahal zaizkion lege-aurreikuspen batzuk ezarri nahi dizkio irratiari.

LFPa eta irrati-kateen artean dialogo-falta osoa zegoela baieztatzen zuten Mediapro-ren adierazpenak erabat errefusatu dira, uztailaren 19ko eta 27ko bilerak gogoratuz. Bilera horietan, LFPak ezarritako baldintzetan edozein negoziazio posiblerik onartzeko ezintasuna egiaztatu zen, kateen eskubide bati prezioa ezartzean elkarrizketa ezinezkoa egiten baitute. Hala, ezin izan ziren kontuan hartu konpentsazio posibleak zerbitzu publikoengatik eta une horretatik aurrera, irrati-kate guztiek euren irizpideak defendatzeko jarduera-komun bat adostu zuten. Halaber, kanona liga europarretan ohiko praktika izatea ukatzen dugu.

LFPak emanaldiengatik ezarri nahi duen kostu-igoera neurrigabeak operadoreentzako suposatzen duen arrisku serioa eta krisi ekonomiko larriko garai honetan irrati-kateetan egon ahal diren lanpostu-galerak sakontasunez aztertu dira.

Datorren astean kirol-komunikatzaile nagusientzako prentsaurreko bat antolatzea ere adostu da kateek defendatutako jarreren inguruan informatzeko eta Gobernu zein Autonomia Erkidegoei bermea eskatzeko, hiritarren interesean eta informaziorako eskubidearen defentsan.

Azkenik, behean aipatutako kateek LFPan bildutako futbol-klubak gonbidatzen dituzte euren asmoen inguruan gogoeta egiteko eta egungo kolaborazio-eredu tradizional eta adeitsuak klub eta irrati-kateentzako izan dituen ekarpenak (bi aldeen onurarako) baloratzeko.


Prisa radiouniprex-Onda Cero radio
: Javier Pons, Javier González Ferrari
Cadena Cope: Rafael Pérez del Puerto
Punto Radio España: José Luis Pastor
Radio Marca: Jesús García
Radio Nacional de España: Benigno Moreno
FORTA: Enrique Laucirica
Rac 1: Eugeni Sallent
Asociación española de radiodifusión comercial: Alfonso Ruiz de Assin.
2011ko Irailaren 1a