Itxi

Irratia

Ezezko biribila

Espainiako irratiek ez diote onartu LFPri kobratzeko asmoa

A.H.

EITB

Espainiako Irrati Komertzialen Elkarteak (AERC), RNEk eta FORTAko irrati publikoek ahobatez esan diote ezetz LFPk irrati bidezko emankizunak kobratzeko zuen asmoari.

Espainiako Irrati Komertzialen Elkarteak (AERC), hots, irrati pribatuak eta publizitatearekin finantzatzen diren irratiak (besteak beste PRISA RADIO, COPE, ONDA CERO RADIO, PUNTO RADIO eta RADIO MARCA) biltzen dituen elkarteak, eta irrati publikoek (RADIO NACIONAL DE ESPAÑAk eta FORTAko kide diren irratiek —EITB taldearen irratiak, besteak beste—) aho batez eta zalantzarik gabe errefusatu dute Futbol Profesionaleko Liga Nazionalak irrati bidezko partidu emankizunak kobratzeko duen asmoa. Ezezko biribila emateko, arrazoi hauek azaldu dituzte:

1. Irrati eta telebista bidezko kirol emanaldiak oso ezberdinak dira. Irratian entzuleek ez dute partiduaren irudirik jasotzen, baizik eta irratiko kazetariek partiduaren gainean egiten duten kotakizun subjektibo eta pertsonala. Kontakizun profesional hori irratiko kirol emanaldiaren giltzarria da. Horren erakusgarri da hainbat futbol jarraitzailek, etxean daudela, zein futbol zelaian daudela, irratiak eskaintzen duen kontakizun periodistikoa entzuten dutela, irudiak begien aurrean eduki arren. Agerian uzten du horrek irratiak balio erantsi profesionala ematen diola ikuskizunari.

Horrez gainera, nabarmentzekoa da telebistak, irratiak ez bezala, hainbat jarraitzaile bultzatzen dituela etxean geratzera, futbol partida zelaian ikusi ordez. Irrati bidezko futbol emanaldiek ez dute jokaera hori bultzatzen. Irratiek, beraz, kazetaritza-funtzio bat betetzen dute, eta, aldi berean, ez diete inolako galerarik sortzen futbol zelaien jabeei.

Irratia beraz, hurbilago dago idatzizko prentsatik, telebistatik baino.

2. Irratiek kirol emanaldiengatik jasotzen dituzten etekin ekonomikoei dagokienez, eta zelaietatik egiten diren emankizunek kostu handia dakartela kontuan hartuta, uler liteke diru sarrera horiek irratiek kirol gertakariaren inguruan sutatzen duten girotzearen eta animatzearen ordaina direla. Izan ere, bai irratiko kirol saioek, bai albistegiek etengabe aipatzen dituzte kirol gertakariak, eta jarraitzaileen artean zelaietara joateko joera sustatzen dute.

Bestalde, Futbol Profesionaleko Liga Nazionalaren asmo hau hedabideei gogor eragin dien krisi ekonomiko baten garaian dator, eta, ondorioz, irrati entzuleak futbol emanaldirik gabe uzteko arriskua dago.

3. Irratien betebeharra informazioaren eskubideak babesten du, Konstituzioaren 20. artikuluak dioen moduan. 19. artikuluak jasotzen duen Ikus-enztuneko legea, ordea, telebistak informatzeko duen eskubidera dago mugatuta.

4. Arrazoi eta oinarri horien aurrean, irrati publikoek eta pribatuek ez dute onartu Futbol Profesionaleko Liga Nazioalaren asmoa, eta ahobatez adierazi dute ez dutela LFPrekin negoziatuko, eta irmo defendatuko dutela gaur egun irratien eta furbol kluben artean existitzen den elkarbizitza modeloa.


Espainiako Irrati Komertzialen Elkarteak (AERC). Alfonso Ruiz de Assin. Idazkari Nagusia.
PRISA RADIO. Javier Pons. Kontseiluko Ordezkaria
UNIPREX- ONDA CERO RADIO. Javier Gonzalez Ferrari. Presidentea.
CADENA COPE. Rafael Pérez del Puerto. Kontseiluko ordezkaria.
PUNTO RADIO. Jose Luis Pastor. Zuzendari Nagusia.
RADIO MARCA. Jesús Garcia. Zuzendari Nagusia.
RADIO NACIONAL DE ESPAÑA. Benigno Moreno. Zuzendari Nagusia.
FORTA. Enrique Laucirica. Idazkari Nagusia.