Itxi

Radio Euskadi

Andoni Ortuzarri elkarrizketa

Isiltasuna eskatu du EAJk ETAk 'isolamendua senti dezan'

Erredakzioa

Bestalde, lege egutegia ezartzerakoan alderdi sozialista "baikorregia" dela adierazi du EAJko BBBeko buruak.

  • Imagen de archivo de Andoni Ortuzar

    Imagen de archivo de Andoni Ortuzar. Foto: EITB

ETAri dagokionez hitz urritasuna eskatu die gaur alderdi politikoei Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko Buru Batzarreko presidenteak, horrela ETAk "presioa, hutsa, erabakia hartu behar duela, senti dezan". Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak ETA osteko egoerari buruz eta Ertzaintzaren berrantolaketari buruz hitz egitea kritikatu du. "Ezin liteke egun bikoitietan konponbidetik urrun gaudela esatea, eta bikoitietan Ertzaintza berrantolatu behar dugula esatea, konponbidea etzi datorrelako", adierazi du.

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, buruzagi jeltzaleak gogorarazi du bere alderdiak positibotzat jo dituela ezker abertzaleak emandako urratsak. Inoiz ez dutela uste izan Batasuna eta ETA gauza bera direnik, eta Alderdien Legea ez zaiela sekula gustatu gaineratu du. "Ezker Abertzaleak estatutu zuzenak aurkezten baditu, legezko alderdi politiko bezala onartu behar dela uste dugu", esan du.

Legeen egutegiarekin baikorrak

Eusko Jaurlaritzak hogei bat legeen onarpena atzeratuko duela eta, Ortuzarrek adierazi du atzerapenaren arrazoiak hainbat izan daitezkeela, baina "horietako bat izan daiteke Gobernu honek indarra ahotik galtzen duela, eta ezin bete ditzakeen iragarpenak egiten dituela" zehaztu du.

Beste arrazoi bat, Ortuzarren ustez, Jaurlaritzak PPren babesa duela izan daiteke. Horren ondorioz, Patxi Lopez Lehendakariak aukeratu behar du "eskumako legeak onartu edo ezer ez egin".