Itxi

EKT

"Jakin Minez" saioan

Erramun Baxok Nafarroa Beheko soziolinguista eta euskaltzalea, 'EKT'n

J.B.

Euskadi Irratia

Erramun Baxokek Quebec izan du hizpide Euskal Kulturgintzaren Transmisioa ikastaldian. Berak oso ongi ezagutzen duen errealitate soziolinguistikoaz eta soziopolitikoaz hitz egin du.

  • Erramun BaxokNafarroa Behereko soziolinguista eta euskaltzalea, 'EKT'n

1967an, Degaulle presidenteak, "Vive le Quebec libre" oihukatu eta handik berehala joan ziren Erramun Baxok eta emaztea Quebec-era, Erramun irakasle gisa, erizaintzara emaztea; bi arlo horietan baitzuten aditu premia independentzia lortu berria zuen lurraldean.

Nork ez du aitortuko orain euskal kulturgintzaren esparruan, bera dugula, zalantzarik gabe, Quebeck-eko egoera soziolinguistikoa eta soziopolitikoa gehien aztertu eta ongien ezagutzen dutenetako bat. Bidenabar, baita Euskal Herriko kulturgintza, euskalgintza eta, batikpat, gure hizkuntzaren egoera eta garapen soziolinguistikoa.

Azken hamarkada luzeko inkesta soziolinguistiko nagusi ia guztietan izan baita ikerlari partaide Erramun Baxok.

Euskadi Irratiko EKT programaren grabaketa honetan, Erramun Baxokek urriaren 27an HUHEZIN eman zuen hitzaldia laburbiltzen du Joanes Imaz kazetariak.

Entzun atxikituriko audioan!