Euskadi Irratia, France Bleu eta Euskalerria Irratiaren elkarlanaren emaitza izan da proiektua, eta Alaia Martinek, Pantxix Bidartek eta Lohizune Amatriak jaso dute saria.
Eneritz Furyak abeslaria; pilotan xaxariak zer egiten duen Xan Leon Indartek; Mari Luz Estebanek bizitzako azken etapaz; 'Zubiak' saioko lehen gonbidatu nagusia izan zena gonbidatu dugu 160.era: Anje Duhalde. Azken testuaren tokian azken kantua uhinetaratu dugu, Pantxisen ahotsez eta musikaz eta Alaiaren hitzez eta ahotsez.
Nerea Ibarzabal Salegi eta Ane Labaka Txakur Gorria kolektiboaz. Leire Abaigar Elortzak eta Junkal Arruti Tenak Emaitza proiektua azaldu dute, Errotik kooperatibatik. Jone Veldhovenek Taldea enpresaz hitz egin digu, eta Artzai Iraurgik, berriz, 'Ez nire crewa gabe' ekimenaz.
Uxue Alberdi Estibaritz 'Poza' liburuari buruz hitz egin dugu. Oreka Dental Bilboko klinikaz Ainhara Abaitua Beicarekin, eta Itsaso San Martin, PlistiPlasta gunearen doako laguntza psikologikoaz. Arkaitz Agerretxe Colina Baionako ospitaleko Adiktologia zerbitzuko langilea pozaren bilaketaren alde fisiologikoaz.
Gonbidatuak: Jurgi EKiza (Willis Drummond), Nagore Soroa Berlinen bizitzeaz, Inaxio Oiarzabal euskal presoen egoeraz, Mintzalasai proiektua aletu dugu Viviane Itursarrirekin eta 'Baserritik etxera' ekimenaz Leitzako alkatearekin eta bertako baserritar batekin, Mikelekin eta Gotzonerekin.
Gonbidatuak: Virginia Garcia zulo beltzez eta Aranzadi Elkarteaz. Iñaki Landa Artgia arte espazioa eta proiektuaz. Gaztinbeltzaz eta beren ekoizpenez Katti Pochelu. (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren zikloaz, Alberto Atxa.
Gonbidatuak: Yoseba Peña, 'Hariak' sentikariaz. Aiora Ganuza, Hari&Ariko josketa lanaz. Mikel Esclamadon, AEKren ahaleginaz, itxialdi garaian ere euskaraz nola aritua eskaintzeagatik. Maria San Sebastian, Topiceko haripeko txontxongiloez.
Gonbidatuak: Idoia Etxeberria oñatiarra Ingo Xonau noka berreskuratzeko taldeaz. Mindara elkarteaz, jarduera fisiko inklusiboan, kirol egokituan, osasunean eta aisialdi arloetan dabilen elkarteaz. Tokaz edo nahasmendu obsesibo edo konpultsiboaz Irati Garcia psikologoarekin eta Anne Marie Lagarderekin, berriz, Toka Noka eta jendarte matriarkalaz.
Gonbidatuak: Osoa Cookingeko Anne Otegi. Floren Lukirekin ezagutu dugu Caparroso herria. Ione Gorostarzu idazlearekin Ez da erditzea poema liburuaz eta Otsozelaiko harpeetako gidari Amaia Igo.
Gonbidatuak: EH Sukarraz eta bere ibilbideaz, Mikel Gorosabelekin. Xabi Latapy medikua, sukarraz. Irantzu Gar, Suhar Sahararen aldeko gazte taldeaz. Gorka Zubiaurre Barakaldoko Deabruen zubiaz.
Gonbidatuak: Magale erditze laguntza elkarteko Clara Rosas eta Josune Ibargoyen. Artziniegako Jaiotzen Museoan Xabier Santxotenarekin. Amaia Hennebuttekin sortzaile izateaz eta Oteiza Fundazioko Jaione Apalategirekin ere hitz egin dugu.
Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano 'Arratsean' irratsaioko lanaz eta elkar harremanaz. Gainera, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena binaka egindako umoreaz: "Bakean dagoena bakean utzi". Bestalde, Claire Latallaiderekin parekidetasunaz mintzatu gara eta mus jokoaz, berriz, Lohizunerekin.
Joseba Olazabal Iriondo bide-ertzean bideko zarataz kexatzen 5 urte daramatzan mendaroarra. Esti eta Mikel Markez alaba-aitak euren musikaz eta adibide izan dituztenez. Erramun Martiarena N-121-A errepideko egoera larria salatzen duena, bidean adi ibiltzeaz. Mikele eta Mixel Berhokoirigoin bakegintzan eta alor ezberdinetan adibide izateaz.
Gonbidatuak: belauniko entzuteko ume ipuinen kontalaritzaz Jaione Urtasun ariko zaigu. Elkarrizketatu nagusia, berriz, Amaia Gabilondo izango da, Garaion sorgingunekoa. Gainera, Belatez Patxi Larraintzar eta Xole Aire, berriz, Belaun kooperatibaz.
Gonbidatuak: Alaia Belaunzaran adarra ez, harpa jotzeaz ariko da. Ibon Azpirozekin adats koloreduneko horma-irudiaz. Paxkal Indo adar askotan trebatutako artista izateaz. Elkarrizketa nagusia, Sativa elkarteaz.
Gonbidatuak: Agurtzane Ormatzak emozioen aterkiaz. Oñatiko Ezpeleta aterki enpresa ezagutu dugu. Ezpeleta inguruetako artekiaz ere aritu gara, baita antzerkiaz ere, Iruñeko alde zaharreko inauteri euskaldunen aterkipean, Iker Tubia, Oier Zuñiga eta beste hainbat aktorerekin.
Xabier Amurizak bere bizitzako mugarriez hitz egin digu. Miren Amuriza Plaza, berriz, aitarekin lotzen dituen lekuez aritu zaigu. Oihana Lekuona, kantu baten bideaz eta Aitor Servierrek Xabier Amuriza gazte begiradatik aztertu du.
Gonbidatuak: Ahinitz Gerrikagoitia hilerokoaren erruaren zama arintzeaz. Hibai Aiestaran Deiedra taldeaz eta bere lanbideaz. Etxauriko harriaz Mikel Lasarte eta pisuez, berriz, Richard Irazusta.
Ziztada abeslari bilbotarra elkarrizketatu dugu. Uxua Garciandiak odol-emaileez hitz egin digu, eta Txomin Arkauz Hiriartek, berriz, pintxoez. Mizel Setoain erlezaina erle ziztadez aritu zaigu.
Gonbidatuak: Koldo Alijostes, gerraren berri hezkuntzan txertatzeaz. Koldo Pla Ezkabari buruz. Aitor Azurki eta Aitzol Arroyo, Donostiako Koldo Mitxelenan dagoen 'Erresistentzia eta duintasuna' erakusketaz. Azkenik, Garazira joan behar izan zuten umeez, Txomin Hiriatekin.
Gonbidatuak: Amaia Etxabeguren arraunlaria. Mikel Leoz Aprendiztegi nabigazio eskolaz. Lander Zurutuza, berriz, Pasaiako portuaz. Azkenik, Amaiur Alfaro lemazainarekin Ziburun eta Andoni Etxarri Antartidara egindako bidaiaz.
Gonbidatuak: Xexili Foix Baionako Xuri Urdinen aurkezlea. 'Zaldi urdina' antzezlanaz, Oier Zuñiga. Juan Gorriti artista erabiltzen duen urdin bereziaz. Antton Alberdi biologoa ilea urdintzeaz.
Farapi kooperatiban giro eta hitz jarioa nola bideratzen duten jakingo dugu. Gainera, Usurbilgo Urdaira sagardotegiko Patxi Azkonobieta Etxeberriarekin txotx egiteaz ariko gara eta Luken Vigorenekin, berriz, zotzpeko pintxoez. Azkenik, Pantxika Prédaigne ardi esnezko izozki egilearekin ere izango gara, zotzean egoten baitira ohikoan izozkiak.
Gonbidatuak: Jon Gomez Garai, Oxabi erromeria taldea; Amaia Bidarte bertigoa gaitzaz; Joxe Elgorriaga, Irisarrilandeko abentura ekintzez; Lara Izagirre zinemagilea, Hitchcocken 'Vértigo'z eta orain ekoizten ari den 'Nora' filmaz.
Gonbidatuak: Ane Miren kontorsionista kaxa batean sartzeaz; Eric Bordenave soinu teknikaria, herriz herri bere kaxak garraiatzen; Patxi Atozki luthierra biolinen kaxez; Ane Benito Crusoe Treasure ardandegiak urpean sartzen diren ardo-kaxez.
Gonbidatuak: Dantza serieez, Peio Labeyre; artisten arte serieez Gasteizko Artiumen, Getxoko Aingeru Torrontegi; Matematikari lotutako serieez, Aitzol Lasa; Marie Helene Gastinel, serie musikalez.