Unai Garma eta Josu Viana errehabilitatutako ludopatak dira. Gurpil zoro batean urte luzez egondako gazteak dira. Zorrak, gezurrak eta isolamendua izan dira, besteak beste, bolada horretan bizitakoak. Arazoa onartu bitartean bizitakoak azaldu dizkiote Maialen Otermini, Barakaldoko Ekitza Aluviz elkartearen egoitzan. Han jasotakoak Izar Arregi psikologoarekin komentatu dituzte estudioan.
Agifes elkarteak 'Zeuk Aukeratu' programa du martxan, gazteen buru osasunean arreta jarrita. Unai Urreaga lankideak Erika Riorekin eta Nekane Azuabarrenarekin egin du zita; Nekane programaren koordinatzailea eta psikologoa da, eta Erikak Muga Nortasunaren nahasmendua du.
Unaik Urreagak jasotakoak, Izar Arregi psikologoarekin komentatu ditu Maialen Oterminek, eta gazteen buru osasunean jarri dute arreta.
Sare sozialak 'sozialak ez diren sareak' dira Gartxot Unsainen arabera. Harreman horretan, norberaren esku dago, bere hitzetan, nola erabili eta zulo horretan nola erori ere bai. Musikariarekin egindako elkarrizketaren bigarren zatia komentatuko du Maialen Oterminek Aitor Aritzeta psikologoarekin, eta zoriontasunerako bideak kontrako norabidera eramaten zaituenean, egoera hori hobeto kudeatzeko tresnak ematen saiatu dira.
Sormena zoriontasunerako bidean ezinbesteko elementua da Gartxot Unsain musikariarentzat, baina bide horrek berak beste zenbait frustrazio eragin ditzake. Sormena profesionalizatzeko nahian, desgaste emozionala eta ekonomikoa izan zituen. Baina oztopoak oztopo, bidean topatu dituen harriak onartu eta, profesionalki ez bada ere, bertan segitzen du. Elkarrizketa horren zati bat Aitor Aritzeta psikologoarekin aztertu du Maialenek, eta zoriontasunaz, hitz egin dute.
Iratxe Osorok elikadura nahasmendua izaten hasi zen 16 urte inguru zituela. Arraten egin dute zita Maialen Oterminek eta biek. Jone Larrañaga nutrizionista/psikologoarekin estudioan
Seme-alaba batek gurasoak gaizki tratatzen dituenean, zer gertatzen da? Zer dago horren atzean? Zergatik eta zertarako egiten du egiten duena? Eta nola konpontzen da hori? Izar Arregi psikologoarekin filio-guraso indarkeriaz aritu da Maialen Otermin.
Euskal Herria eta Senegal batzen dituen elkarte bat dago Bergaran. NDANK NDANK du izena, eta pausoz-pauso, pixkanaka esan nahi du. Maialen Otermin Bergarara joan da, elkarteko arima den Eli Dominguez eta Ana Arrizabalaga elkarteko boluntarioarekin hitz egitera. Arrazakeriaz, erreferente faltaz, kultur aniztasunaz eta bestelako gaiez hitz egin dute.
Maitane Arnoso EHUko Gizarte Psikologiako irakasleak eta urte luzez SOS Arrazakeria elkarteko kideak entzundakoak aztertu eta zabaldu ditu estudioan.
Eva Domingo kazetaria, ikerlaria eta Jakinmin elkarteko kide da. Isiltasunean aditua ere bada. San Telmo museoko klaustroan elkartu da berekin Maialen Otermin, eta kanpoko eta barruko isiltasuna bereizteaz gain, batak eta besteak ekartzen dituzten onurez aritu dira. Barne isiltasuna eta barne lasaitasuna lotuta ote dauden, norberak nola lortu dezakeen, etxean praktikan jartzeko adibideak… eta karramarro ermitauaren metafora. Denak ere, isiltasunaren inguruan landu dituzte.
Bertan jasotakoak Aitor Aritzeta psikologoaren laguntzarekin zabaldu ditu estudioan.
Lazkaon memoria lantzeko ikastaroak eskaintzen ditu Maribel Zubiaurrek. Lau talde ditu, eta denera, 60 ikasle. Maialen Otermin horietako eskola batera joan da, Maribelekin eta zenbait ikaslerekin hitz egiteko. Memoria kontuetan zer moduz dabiltzan, zergatik eman zuten izena, inguruan memoria arazoak dituen bakarren bat ba al duten…
Iruñeko Jaso Ikastolak musikal forma duen proiektu pedagogiko zabala du martxan, aitortza ugari jaso dituena, gainera.Musikal batek dituen alde guztiak lantzen dituzte, gidoi idazketatik hasi, abestien letrak, koreografiak, atrezzoa, teknika… taularatu arte dauden lan arlo guztiak hartzen ditu bere baitan. Maialen Otermin euren entsegu orokor batean sartu da, eta Iñigo eta Naia ikasleekin hitz egiteaz gain, proiektu pedagogiko honen atzean dauden irakasleak ezagutzeko aukera izan du, tartean, Irantzu Zabaltza.
Estudioan, Aitor Aritzeta psikologoarekin komentatu ditu bertan jasotakoak eta landutakoak.
Kepak 4 urte ditu, eta Leirek 29. Nora Maiza Keparen ama da, eta Manu Agirre, Leirerena. Gautenako kideak dira denak, autismoa dutenen eta senideen elkartea. Diagnosiaz eta diagnosiaren aurreko eta ondorengo bizitzaz aritu dira Maialen Oterminekin.Bertan jasotakoak Iban Onandia psikologoarekin komentatu dituzte, eta gaiaren inguruan sakondu eta beste erpin batzuk jorratzeko aukera izan dute.
Arantxa Pikabea duela 18 urte banandu zen, eta bere kasua lagunkoia izan arren, Arantxaren hitzetan, banaketa guztietan laguntza behar izaten da. Gaur egun, AGIPASE elkartean bitartekari lanetan dabil. Gaur egun, lehen baino jende gehiagok banatzea erabakitzen du, baina adin-txikikoak tartean daudenean, nola kudeatu daiteke hobeto egoera?
Izar Arregi psikologoarekin, banaketa kasuak aztertu eta, adin-txikikoei begira, zenbait gomendio eman ditu.
AGIPASE elkartean familia barruko krisiak lantzen laguntzen dute: banaketak, anai-arreben arteko liskarrak, gurasoen eta seme-alaben artekoak,... Horretarako, gizarte laguntzaileak, psikologoak, aholkulari juridikoak eta bitartekariak dituzte. Maialen Otermin euren bulegora jeitsi da, euren funtzionamendua bertatik bertara ezagutzeko.
Ondoren, han jasotakoak Izar Arregi psikologoarekin komentatu ditu, eta gaia zabaltzeko eta adibideak lantzeko aukera ere izan dute.
Oihana, Irati, Iraitz, Aimar, Jokin eta Izaro. 17 urteko 6 gazterekin egin du zita Maialen Oterminek Andoaingo Aita Larramendi ikastolan. Antton Aranburu irakasleak lagunduta, pornografiaz eta sexualitateaz hitz egin dute, eta gurasoekin gai hau lantzen ote duten ere aztertu. Gai asko atera dira: pornografiak aurreikuspenak oso altu jartzen dituela, sexualitatea helduekin hitz egiteko tabua dela, pornografiaz ez dela hitz egiten, sexu-delituekin duen lotura, emakumearen rola,...
Han jasotakoak Izar Arregi psikologoarekin komentatu eta zabaldu ditu estudioan.
Laukarizeko eskolako jantokiaren funtzionamendua ezagutzeko, Goizalde Mazas koordinatzailearekin eta Oihane Vega guraso eta dietistarekin bertan egon da Maialen Otermin. Janaria bertakoa, jasangarria eta bertako sukaldean prestatutakoa da. Produktu asko inguruko baserritarrei erosten dizkiete. 'Realfooding' delakoa edo benetako janaria lehenesten dute, ultraprozesatuen gainetik, bertako haurrek hobeto jan dezaten.
Hain justu, bi janari mota horiek Jone LArrañaga Elika Eskolako nutrizionista / psikologoarekin komentatu dituzte estudioan, eta eskolako adibideak aztertuz, gaia zabaldu dute.
Baliabiderik ez duten haur eta gazteei eskola partikularrak ematen dizkiete Hazi eta Ikasi elkartean. Aukera berdintasuna bermatzen saiatzen dira, eta boluntarioen lanari esker, ikasgaiak gainditzen laguntzen diete. Donostian, zenbait gune dituzte, eta horietako batera jaitsi da Maialen Otermin, haur eta nerabe hauek hobeto egoteko zer behar duten aztertzera. Gazteekin, boluntarioekin eta arduradunekin hitz egiteko aukera izan du.
Bertan jasotak aztertu eta gehiago zabaldu ditu Izar Arregi psikologoarekin.
Ongizate fisikoa eta emozionala lotuta dauden ala ez aztertzeko helburuarekin, Maialen Oterminek Leire eta Karen Juanes ahizpekin egin du zita. BItanBAt kirol gunea kudeatzen dute, eta euren kasuan, eta baita bertara joaten direnen kasuan ere, lotura hori sentitzen duten ala ez galdetu die.
Donna Apellaniz Nieto terapeuta emozional sistemikoarekin, lotura hori aztertu eta zabaldu egin dugu.
Jose Inazio eta Andoni adinekoen egoitzetara joaten dira musika emanaldiak eskaintzera. Boluntariak dira, eta altruistak. Eibarko San Andres egoitzan eskaini duten emanaldira joan da Maialen Otermin, euren esperientzia gertutik ezagutzeko.
Bukatzeko, Izar Arregi psikologoarekin, altruismoaz eta horren baitan dauden korronte eta iritzi ezberdinak landu ditu.
Nahikari, Oiane eta Lorea ama dira, eta bakoitzaren errealitatea desberdina da. 'Putas Amak' izeneko podcast bat egiten dute; euren kezkei buruz hitz egin eta hausnartzeko lekua da: amatasunaz, gorputzaz, kaosaz… hitz egin izan dute. Maialen Otermin euren grabaketa gunera joan da, kasu honetan, kontziliazioaz hitz egiteko, eta hobeto kontziliatzeko euren beharrez ere aritu dira.
Bertan jasotakoak Donna Apellaniz Nieto, terapeuta emozional sistemikoarekin landu eta zabaldu ditu.
Ainize Berrotaranek eta Iratxe Novok AGNH dutela jakin zuten, euren semeen diagnostikoa jaso zutenean. Arreta Galeraren Nahasmendua eta Hiperaktibitatea zer den, zer ondorio dituen, lantzeko moduak zeintzuk diren, eta jakina, hobeto egoteko zer behar duten jakiteko, Maialen Oterminek eurekin egin du hitzordua.
Bertan jasotakoak Iban Onandia psikologoarekin errepasatu ditu, eta gaiari berari beste ertz batzuetatik jarraipena egin diote.
Oro har, ospakizunak janariaren eta edariaren bueltan antolatzen ditugula argia da. Gabonen aitzakian, Jone Larrañaga Elika eskolako dietista eta nutrizionista Maialen Oterminekin egon da, gabonetako gehiegikeriei aurre egiteko gomendioak emateko, eta oro har, elikadurak ongizatean duen eraginaz hitz egiteko
Amaia Urrutia Gurutzeta ospitaleko Loaren Unitateko neumologoa da. Maialen Otermin bertara joan da, lekua bertatik bertara ezagutu ahal izateko, loarekin lotutako arazoak identifikatzeko, eta arazo horiei aurre egiteko neurriak zeintzuk diren argitzeko. Era berean, Iban Onandia psikologoarekin, haur eta nerabeen lo egiteko arazoez aritu dira.
Nora Aiertza adimen gaitasun handia duen nerabearekin hitz egin ondoren, Donostiako San Luis La Salle ikastetxean egon da Maialen Otermin, bertako Zabaltze gelaren nondik norakoak ezagutzeko. Unai Ramon irakaslearekin eta Virginia Cresporekin, adimen gaitasun handia duen neskato baten amarekin, hitz egin du. Izar Arregi psikologoarekin, bertatik ateratako ondorioez, eta oro har, behar bereziak dituzten ikasleei buruz hitz egin du.
Ager Solabarrietari 28 urterekin esan zioten itsu geldituko zela. Etxean gelditu ez, eta informatika ikastaro bat egiten hasi zela, karabina jaurtiketa deskubritu zuen. Gaur egun, munduko txapelduna da. Bere entrenamendu batean egon da Maialen Otermin, Agerrekin eta bere gida eta emazte den Maite Badiolarekin. Bertan jasotakoak eta bestelakoak Uxue Otxoarekin, goi-mailako kirolarien psikologoarekin komentatu dituzte.
Nora Aiertzak 16 urte ditu. Ikastetxean, maila bat aurreratuta doa; adimen-gaitasun handia duen gaztea da. Baina adimen-gaitasun handia izateaz gain, nerabea da. Eta nerabe batek berez dituen kezkak ere baditu. Maialen Oterminekin estudioan egon da, Izar Arregi psikologoarekin batera. Hiruren artean, bere kezkak zeindiren, eta hobeto egoteko zer behar duen izan dute hizpide.
Manex Beristainek, bere bikotekidea hildakoan, ohiko irakaskuntza utzi eta barruan zeuzkan harrak atera zituen: Death Cafe delakoei, barreterapiari eta idazteari ekin dio. Bizitzaz eta heriotzaz, baina batez ere, barreaz hitz egin du Maialen Oterminekin, bere familiaren baserriko lorategian. Estudioan, aldiz, Iban Onandia psikologoarekin, elkarrizketatik ondorioak errepasatu ditugu.
Izan Inurri elkarteko Julene Ilarramendik eta Olatz Mercaderrek (min)biziaz eta horren inguruko podcastaz hitz egin digute; euren esperientziak partekatuz, hobeto sentitzen baitira. Izar Arregi psikologoarekin, elkarrizketatik ateratako ondorioak errepasatu ditugu.
Vanesa Ugarte zaldi hezitzailearekin bere egunerokoaz, eta Itziar Insausti antropologo eta naturan adituarekin, naturaren garrantziaz eta onurez.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.