Faktoria
TEKNOLOGIA KUANTIKOA
“Teknologia kuantikoa modu kontzientean erabili nahi dugu”
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Donostiako Multiverse enpresa aitzindaria da Teknologia kuantikoan. Enpresaz eta teknologia mota horretaz azalpenak eman dizkigute Euskadi Irratiko Faktorian Jon Oillarburu eta Xabier Morales ingeniariek.
-
JON OILLARBURU ETA XABIER MORALES
16:34 min
Bost eta hamar urteko tartean espero dute iraultza kuantikoa. Ordenagailu kuantikoak gai izango dira problema konplexuak segundo gutxitan ebazteko. Teknologia honek, hala ere, energia eta baliabide asko eskatzen ditu; Multiversen, teknologia hori konprimatzeko saiakera egiten ari dira, baliabide gutxiago erabili ahal izateko.