Itxi

Faktoria

ELKARRIZKETA

Atutxa: "Asko esan nahi du Sanchez Ajuria Eneara etortzeak, normaltasuna ematen baitio aldebikotasunari"

EITB MEDIA

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Sanchezi ohartarazi dio, ordea, bere agintaldia kolokan dagoela eta gehiago landu beharko dituela babesak ekimenak, Kongresura eraman aurretik.

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak garrantzi handia eman dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak lehendakariarekin batzartzeko ostiralean Gasteizera egingo duen bidaiari. Euskadi Irratiko Faktorian esan du Espainiako gobernuburuarena "jarrera ona" dela eta "normaltasuna ematen diola" eurek eskatzen duten aldebikotasun harremanari. "Espero dezagun", azpimarratu du, "horrela jarraitu dezala Pradalesen agintaldi osoan eta, ez dakigu zenbateraino, Sanchezerenean".

Bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak hartzeko lege erreforma eta gastu-muga atzera bota ondorengo egunean, Atutxak gogoratu dio Sanchezi agerikoa dela derrigorrezkoak dituela kataluiniarren eta euskal ordezkarien babes guztiak. Halaber, ohartarazi dio, hemendik aurrera, Kongresura joan aurretik "gehiago landu" beharko duela negoziazioaren bidea.

Ildo horretan, egoki ikusi ditu Sanchez gaur Kataluiniara eta ostiralean Euskadira egingo dituen bisitak.