Itxi

Faktoria

Pablo Gonzalezen kasua

Oihana Goiriena: 'Espainiako Gobernuari eskatu diogu dei bat edo bilera bat, baina ez dugu erantzunik jaso'

Pablo Gonzalezen emazteak eskatu dio Sanchezi Poloniako estatuburuarekin egitekoa duen bileran egin dezala euskal kazetariaren eskubideen alde. Etxekoek atzo jaso zuten bere azken eskuitza, duela bi hilabetekoa. Goirienak "moralez lur jota" igarri du senarra.

  • Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea

    Oihana Goiriena, Pablo Gonzalezen emaztea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    3:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pablo Gonzalez kazetariak 150 egun egin ditu gaur Poloniako kartzela batean, atxilotuta eta inkomunikatuta. Bere emazte Oihana Goirienak dei publikoa egin dio Pedro Sanchez Espainiako gobernu presidenteari, baliatuz, herrialde hartako estatu buruarekin goi bilera egitekoa duela.

Dei etsian, kazetariaren eskubideen alde egin dezala eskatu dio eta familiarekin hitzegiten utz diezaiotela familiarekin hitz egiten. Ez du, ordea, esperantza haundiegirik agertu, Espainiako Gobernuak ez baitie, esan duenez, gertutasunik erakutsi. "Eskatu dut nahiko genukeela dei bat edo bilera bat... baina ez dugu, orain arte, erantzunik jaso", esan du.

Errusiaren aldeko espioitza egitea leporatuta atxilotu zutenetik, Espainiako kontsularen lau bisita baino ez ditu jaso euskal kazetariak. Bere familiak, berriz, haren hiru eskutitz. Azkena, atzo bertan. Goirienak "Faktoria"n jakinarazi duenez, atxiloaldia luzatu ondorengoa da idatzia eta "baju" igarri du.

"Animo aldetik, lur jota. Beste eskutitzekin alderatuta, baju. Eta egin kontu idatzi zuenean bi hilabete zituela atxilotuta. Gaur egun, bost daramatza. Ez dakit nola egongo den", adierazi du.