Itxi

Faktoria

KIROLA

Auto bat altxatzeko erronka bota diogu Paulo Azpiazuri. Lortuko al zuen?

Irati Barrena Bolinaga | EiTB Media

Fitness munduan urteak egin ostean harrijasotzaile gisa estreinatu da hilabete honetan.

  • Paulo Azpiazu Miramongo estudioetan

    Paulo Azpiazu Miramongo estudioetan

    12:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harri jasotzen plazara salto egin berritan, Azpiazu Fitness bezala ezaguna den gazte bergararra izan dugu gaur "Faktoria" magazinean. Harriarekin lehenengoz orain bi aste estreinatu zen Zarauzko Bi Harri txapelketan eta asteburu honetan igeldoko Harria Txapelketan izan da. Fitness eta harri jasotzearen arteko aldeaz eta bere egunerokotasunaz mintzatu gara, besteak beste. Onartu du inguruko jarraitzaileei zor diela lortu duen guztia eta oso eskertuta dagoela. Sareetan ere oso ezaguna egin da, besteak beste, kotxe bat altxatuz. Hori bera egiteko eskatu diogu EiTBko auto batekin Miramongo egoitzako aparkamentuan.