Itxi

Faktoria

Euskadi Irratia

Costa Concordiaren istripua

X.L.

EITB

Italian, Tirreno itsasoan istripua izan duen itsas bidai-ontziaren irudia burutik kendu ezinik gabiltza eta gertatu zena ondo ulertu ezinda ere bai.

Horrenbesterainoko ontzia, harkaitza jo, zulatu, ura sartu eta urpera. Kapitainaren jokaerak eta ebakuazioa eta erreskatea egiteko moduak ere eztabaida handia eragin dute.

Bidaiari eta eskifaia, 4.000 pertsona baino gehiago zihoazen barruan. Hildakoak oraingoz 7 dira eta desagertuak 28. Untzitik bizirik irtendakoen artean euskal herritarrak ere bazirela ari gara jakiten. Senpereko senar emazteak, Murchanteko gizon bat eta Lezoko emakume bat behintzat.

Kapitaina, Francesco Schettino atxilotuta dago. Leporatzen diotena, hilketa, ondoratze eta ontziaren uztea, alde egitea. Bidaiaren antolatzaileak, Costa Croiciere enpresak jakinarazi du, lehenengo ikerketen arabera, kapitainaren huts-egite nabarmenak eragin duela istripua. Untzia kostaldetik gertuegi zihoan eta Toscanako Gigglio IGGLIO uhartetik 500 metrora urpera joan zen arkaitza jo ondoren.

Italiako prentsak jakinarazi duenez, kapitainak uhartera hainbeste hurbiltzea erabaki zuen, zerbitzarien burua bertakoa delako eta hari keinu edo opari bat egiteagatik. Sorpresa emateagatik. Enpresak adierazi du, kapitainak ez zituela jarraitu, larrialdien kudeaketarako enpresak erabakita dituen bideak eta bera izan zela alde egiten lehenengoetakoa.

Kapitainak bere paretetik esan du, harkaitzak, haitzak ez zirela agertzen ontzian zeramaten mapan. Kutxa beltza eta ontzia fiskalaren esku daude eta ikerketak argitu beharko du zer gertatu den. Gainera, daraman erregai kopuruagatik, hondamendi ekologikoaren beldurra ere handia da eta Italiako agintariek larrialdi egoera agindu dute.

Horrenbesterainoko ontzia, harkaitza jo, zulatu, ura sartu eta urpera. Kapitainaren jokaerak eta ebakuazioa eta erreskatea egiteko moduak ere eztabaida handia eragin dute.Bidaiari eta eskifaia, 4.000 pertsona baino gehiago zihoazen barruan. Hildakoak oraingoz 7 dira eta desagertuak 28. Untzitik bizirik irtendakoen artean euskal herritarrak ere bazirela ari gara jakiten. Senpereko senar emazteak, Murchanteko gizon bat eta Lezoko emakume bat behintzat.Kapitaina, Francesco Schettino atxilotuta dago. Leporatzen diotena, hilketa, ondoratze eta ontziaren uztea, alde egitea. Bidaiaren antolatzaileak, Costa Croiciere enpresak jakinarazi du, lehenengo ikerketen arabera, kapitainaren huts-egite nabarmenak eragin duela istripua. Untzia kostaldetik gertuegi zihoan eta Toscanako Gigglio IGGLIO uhartetik 500 metrora urpera joan zen arkaitza jo ondoren. Italiako prentsak jakinarazi duenez, kapitainak uhartera hainbeste hurbiltzea erabaki zuen, zerbitzarien burua bertakoa delako eta hari keinu edo opari bat egiteagatik. Sorpresa emateagatik. Enpresak adierazi du, kapitainak ez zituela jarraitu, larrialdien kudeaketarako enpresak erabakita dituen bideak eta bera izan zela alde egiten lehenengoetakoa.Kapitainak bere paretetik esan du, harkaitzak, haitzak ez zirela agertzen ontzian zeramaten mapan. Kutxa beltza eta ontzia fiskalaren esku daude eta ikerketak argitu beharko du zer gertatu den. Gainera, daraman erregai kopuruagatik, hondamendi ekologikoaren beldurra ere handia da eta Italiako agintariek larrialdi egoera agindu dute.