Faktoria
Denis Itxaso
'Alarma luzatzeaz ziur bada Jaurlaritza, nola ez ditu erabili eskura dituen tresnak?'
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak dio alarma egoerapean egonda ere izan dituela EAEk datu epidemiologiko okerrenak eta ez dela egokia gizarteari haserre mezuak helaraztea.
-
Denis Itxaso
23:18 min
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak "Faktoria"n egindako elkarrizketan berretsi du alarma egoeraren epea gaindituta dagoela eta beste erreminta batzuk – unean uneari eta erkidego bakoitzari egokitutakoak- erabiltzeko unea dela. Azpimarratu du alarma egoeran egonda ere izan dituela Euskal Autonomia Erkidegoak, azken olatualdian, estatu osoko datu epidemiologikorik okerrenak eta aparteko egoera hori ez dela, beraz, izurritea kontrolatzeko bermea. Nolanahi ere, honako galdera egin dio Jaurlaritzari, erkidego bakoitzak alarma eskari berezia egin lezakeela gogoratuta: “Hain ziur baldin badago alarma egoera luzatzea beharrezkoa dela, nolatan ez ditu onartzen Espainiako Gobernuak mahai gainean jarri dituen erremintak?”. Itxasoren iritzirako, “ez da egokia” gizarteari haserre mezuak helaraztea.
Itxasok adierazi du, alarmarena gaindituta, txertaketaren garaia izango dela oraingoa eta iragarri du herritarren % 70eko txertaketa muga, “segur aski”, uda amaiera baino lehen iritsiko dela. Pedro Sanchezek eta estatu buruek helburu hori aipatu zutenean, ez zen sinisten. Baina txertaketa abiadura uste zena baino are eta handiago ari da izaten”, zehaztu du.