Faktoria
Garazi Hach-Embarek
'Desertuan egunak 54 ordu ditu. Luze jotzen du denak. Eta gu, han, zain'
Garazi Hach-Embarek Irizar saharar-euskaldunak dio itxaropena ez dutela galdu nahi: 'Saharar herriaren gatazkak behar du konponbidea. Zor diegu bidean galdu ditugun guztiei'.
-
Garazi Hach-Embarek Irizar eta Maite Artola
25:34 min
Hangoa bezala da hemengoa; eta hemengoa bezala hangoa. Sahar-euskalduna da Garazi Hach-Embarek Iriziar, euskaldun-sahararra. Ama Gurutzerengandik eta aita Salemengandik jaso duen legatuaz, haren ardura hartuta Erresuma Batuko Laboristen Konferentziaz egin zuen aldarriaz, Saharar herria ez ahazteko deiadarraz aritu zaigu, Sahara okupatuan 'barrabaskarerienpean' eta Argelian basamortu idorrean konponbide zain dagoen herriaz. '45 urtez iraultzari eustea oso zaila da eta egunerokoari heldu behar dion jendeak', dio. 'Baina saharar herriaren gatazkak', azpimarratu du, 'behar du konponbidea. Zor diegu bidean galdu ditugun guztiei'.
Gertuko elkarrizketa gehiago