Itxi

Faktoria

Joxan Muñoz

'Tabernetako kontzertu kopurua udalek erabakitzea ari gara aztertzen'

Kulturarentzat 'itogarria izango ez den arrazoizko malgutasuna lor litekeela' azpimarratu du Joxan Muñoz Kultura sailburuak, Jolas jardueren legea garatzeko dekretua defendituta

  • Joxean Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordea

    Joxean Muñoz

    17:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joxan Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak defendatu egin du Jolas Jardueren Legea Garatzeko Dekretua, musika egiteko eta musikaz gozatzeko gogoa eta eskubideaz gain, auzotarren eskubideak eta segurtasun neurriak ere hartu behar direlako kontutan. Nolanahi ere, onartu du kulturaren ekosistemaren oinarriari eragiten diola musika kontzertu kopurua mugatzeak, eta kulturarentzat 'ez itogarria' izango den arrazoizko malgutasun batera iritsiko diren esperantza agertu du. Alde horretatik iragarri du, kontzertu kopuruari buruzko azken hitza udalen esku uztea dela lantzen ari diren irtenbidea. Jakina denez, dekretu horrek, orain dagoen horretan, 12ra mugatzen du areto txiki eta tabernek gehienez eskain ditzaketen urteko kontzertu kopurua. Dekretu horren kontra ari dira ostalari eta sortzaileak 'Arteak ireki' plataformatik, eta datorren hilaren 23rako, nonanahi ekitaldiak egingo dituzte 'hartu zure kultura espazioa' lelopean.

Sormenari, oro har, Jaurlaritzak ematen dizkion diru-laguntzen berri ere eman du Muñozek 'Faktoria'n, eta, aurten, sortzen hasten ari diren gazteengana iristeko egiten ari diren ahaleginak azpimarratu ditu 'gazte askok ez dutelako zein dirulaguntza dauden ezagutzen'.

Jakinarazi du, era berean, Zinema Euskaraz proiektuak aurrera jarraitzen duela euskara aritzen diren bikoiztaileek planto egin zuten arren. Bikoizketarentzat, duintasuna bezala neurria ere behar dela defenditu du, bikoizleek Kultura Sailari egindako eskakizunak gehiegizko jota: 'Hiru milioi jarri beharko lituzke euren eskariei erantzuteko eta Jaurlaritzak produkzioan jarriko ditu indarrak, bikoizketan baino gehiago'.