Faktoria
Amaia Izko
'Absoluzioa edo nabarmenki zigorrak arintzea espero dugu'
Hala ere, sententzia Audientzia Nazionalean bertan berrikusiko dela eta horrek 'gaur gaurkoz, akusatuen eskubidearen gaineko bermeerik ez duela ematen' ohartarazi du Altsasuko gazteen abokatuak
-
Amaia Izko, Altsasuko gazteen epaiketan
6:52 min
Auzitegi nazionak gaur eta bihar berrikusiko du Altsasuko auziari buruzko sententzia. Auzitegi Nazionalak berak guztira 79 urtera zigortu zituen Altsasuko zortzi gazte: 2 urtera Ainara Urkijo; eta 9 eta 13 urte arteko zigorrak gainontzeko zazpi auzipetuak. Gaurko berrikuspenean, lehen epaiketan onartu ez ziren lekuko batzuk deklaratuko dute, Koxka tabernan lekuko izan ziren hainbat lagunek, hain zuzen ere. Amaia Izko abokatuak 'Faktoria'n azpimarratu du lehen beste lekuko batzuek esana berretsiko dutela; minutu bateko liskarra izan zela taberna kanpoan eta ez zela izan aurrez prestatutakoa.
Fiskalak terrorismo delitu gisa hatzea eskatuko du beste behin Altsasuko ferietan 2016ko urriko goizaldean gertatukoa. Berrikusketa egingo duten epaileetako bi errekusatzen saiatu ziren defensa abokatuak baina ez dute lortu. Amaia Izko defensa abokatuak esan digu itxaropena galdu ez arren, jabetzen direla auzitegi nazionalean daudela: 'Termino juridikoetan eta objetiboetan espero dugu absoluzioa edo zigorrak nabarmenki arintzea. Baina oso kontziente gara Audientzia Nazioanalean jarraitzen dugula eta Audientzia Nazionalak ez digula bermerik ematen, gaur gaurkoz, akusatu hauentzako'.