Itxi

Faktoria

Obama Hiroshiman

'Obamaren bisita, bere agintaldia gogorarazteko pentsatuta dago'

Joseba Zulaika Renon bizi den unibertsitateko irakaslearen iritziz, Obamak Hiroshimako bisita keinu moduan pentsatu du: "bere agintadiaren historiaz geldituko den irudiarekin" pentsatzen ari da.

  • 30:18 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lehen aldia da Estatu Batuetako jarduneko presidente bat Hiroshima bisitatzen duela. Bonba atomikoak hil zituen japoniarrei omenaldia egin nahi izan die Barack Obamak. Joseba Zulaika Renon bizi den unibertsitateko irakaslea, eta Jon Sarasua eta Felipe Juaristi solaskideekin aztertu dugu Barack Obamak Hiroshimara egin duen bisita.

Joseba Zulaikak gogoratu digu, Obamak bere lehen agintaldian arma nuklearrak deuseztatzeko proposamena bota zuela baina orain, egora guztia nahastuta dagoela, Japonian bertan militarismo berri baten arriskua dagoelako.