Iraitz Salegi kazetaria da eta gaur epaituko dute Auzitegi Nazionalean Ernai erakundeko ekitaldi bateko informazioa zabaltzerakoan, terrorismoari gorazarre delitua egin zuela leporatuta. Topatu.info hedabidean argitaratu zuen bere informazioa. Salegik dio frogatu duela kazetaria dela eta Espainiako beste komunikabideek ere zabaldu zutela informazioa baina, uste du "gure hedabidea jazartzearen aldeko erabaki politikoa" dagoela. 400 kazetariren babesa jaso du Salegik.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa