Itxi

Albisteak

Itxaso Egia, CEAR

'Iristen direnetatik ehuneko bik lortzen dute errefuxiatu estatusa'

Bizkaiko CEAReko Itxaso Egia elkarrizketatu dugu 'Faktoria'n, Hego Euskal Herrira iritsiko diren errefuxiatuen harira.

  • 7:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gurutze Gorria eta CEAR prest daude datozen ordu edo egunetan Hego Euskal Herrira iritsiko diren errefuxiatuei arrera egiteko. Hala ere, informazio zehatzik ez dutela salatu du 'Faktoria' saioan Itxaso Egiak, Bizkaiko CEAReko langileak.

Egiak esan digunez, Gobernuak misterioz ari dira gaia lantzen: ez dakite zenbat eta zein errefuxiatu iritsiko diren. Zentzu horretan, errefuxiatuen adina, sexua, familiak ote diren edo emakume edo umeak diren jakitea garrantzitsua dela azaldu du Egiak.

CEARetik erroldatzeko laguntza emateaz arduratzen dira, osasun azterketak egitera eraman eta jarraipena egiten zaie. Aldi berean, CEAReko gizarte langileak errefuxiatuen bizimodua ezagutzen saiatzen dira elkarlana egiteko.

Egiak azaldu duenez, Hego Euskal Herrira egunero iritsen dira errefuxiatuak, munduko puntu ezberdinetatik, eta iristen diren horietatik soilik %2ak lortzen du errefuxatu estatusa.

Gaur Gipuzkoara iritsiko omen diren 9 errefuxiatuei eta datorren astean Nafarroara iritsiko diren 14ei laguntza emateaz arduratuko dira Gurutze Gorria eta CEAR erakundeak.

CEAR erakundeak Euskal Herrian jaso zituen Eritreatik etorritako hiru errefuxatu, iazko urtea amaitu aurretik.