Arratsean

Aurkezleak : Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano

Astelehenetik ostiralera, 20:00etatik 21:00etara

Kontaktua : arratsean@eitb.eus

Sortzaileen txokoa da Arratsean. Sortzaileen amets, beldur, egonezin, gorabehera, gogo, ilusio, ahuldade eta indarguneen oihartzun. Sortzaileen ahotsez. Entzule perfektuaren bila. Beti.
1 / 30 Hurrengoa
Non da On Mateo?

Non da On Mateo?

Aitzol Saratxaga "Ehiza" filman Mateo Txisturen berri bila, bi apaiz ikerlari lanetan jarrita.
Umama berriz ere eguberritan

Umama berriz ere eguberritan

'Berriz ere' azpimarratuta 2013an argitaratu zuelako Umamak aurreko gabon kanten bilduma. Beste zazpi-zortzi (zazpi berez, baina zuzendariak bitan bereizten du bat), pieza berri erantsita dator bigarrena: 'Umama eguberri'
Itsasoko lamiei begira

Itsasoko lamiei begira

'Itsasoan lamiak' Irati Santiagoren film laburra da. Zuri-beltzean. Prestatzen ari den 'Lamiak' film luzearen lehen urratsa
Matxenia IIn musikaz sortuak

Matxenia IIn musikaz sortuak

Ainhoa Garcia eta Karmele Gurbindo dira Naxker taldeko lehendabiziko bi kideak, ahotsak eta gitarra izateaz aparte. Elkarrekin kantatzen zuten, akustikoan, eta pixkanaka, bateko kasualitatea, besteko gogoa, taldea osatuz joan dira.
Mendiari maitasun aitorpena

Mendiari maitasun aitorpena

Mendia hartu dute gai nagusitzat Mikele Urrozek eta Lucia Ezkerrek izen bereko antezlana eraikitzeko. Mendia, bere ertz guztietatik. Maitasunetik eta dolutik.
1 / 30 Hurrengoa
1 / 30 Hurrengoa
Aimar Olaizola

Aimar Olaizola

Zenbakiz betetako aurkezpena beharko luke Aimar Olaizola pilotari ohiak txapelak, partidak, garaipenak eta tanteoak kontatu ahal izateko. Urteetan eskupilotan jaun eta jabe, aldaera guztietan final gehien jokatutakoa da.
Mattin Aiestaran

Mattin Aiestaran

Tolosarra da eta Iruritan bizi da. Arkeologoa eta irakaslea. Historia ikasketak egin eta Euskal Herriko Unibertsitatean doktore tesia egiten ari zela, Aranzadiko bere lan taldeak sekulako aurkikuntza egin zuen: Irulegiko eskua.
Beñat Erezuma

Beñat Erezuma

Beñat Erezuma ingeniaria teknologiak tentatuta bizi da. Euskara satorra irakatsi ohi du Youtuben inor askok uste gabe, ez baitu aurpegirik erakusten eta hala jendeak ezagutzen ez, beharbada ezta bere ikastetxeko ikasleek ere.
Joakin Gorrotxategi

Joakin Gorrotxategi

Filologia klasikoan lizentziatu ondoren, Akitaniako onomastikari buruzko tesiaz eskuratu zuen doktore titulua. Katedraz ere jabetu zen, hizkuntzalaritza indoeruparraren arloan.
Maite Asensio

Maite Asensio

Kazetaria idatzizkoan, Berrian egin du orain arteko ibilbide profesionala feminismoaren begiradaz. Pikara magazinean ere antiaju berberez aritu zen, jendeari bista zabalduz. "Alardeak, ukatutako plazara" kaleratu zuen Arantxa Iraolarekin erdibana.
1 / 30 Hurrengoa
1 / 8 Hurrengoa
Sara Alonso

Sara Alonso

Musikak ere elkartu du Sara Alonso parea. Euskadi Irratiko fonotekako artxibo langintzan dabil bat eta Gaztean esatari eta Nhil musika taldean bestea.
Aitor Etxebarria

Aitor Etxebarria

Irudimena eta lana ezinbesteko osagaiak ditu Aitor Etxebarria pareak bere sormenerako. Bata sukaldaria, bestea El Txef_A- Elkarrena elkarrekin gozatzekotan geratu dira.

Iñaki Alberdi

Iñaki Alberdi

Lana utzita jubilatuta bat. Akordeoi kontzertuak emanez lan betean bestea. Irakaskuntzaren esperientziak gerturatu du lagun parea.

Jon Basaguren

Jon Basaguren

Bidaia egiteko aukera eman digu solasaldiak: batetik besterakoa eta musika bidezkoa. Bidaide beste niarekin barruko nian barna.
Josu-Iosu Mitxelena

Josu-Iosu Mitxelena

Irudiz eta ahotsez, elkarrekin marrazki bizidunak osatzeko moduan, elkarlanerako prest agertu dira:
1 / 8 Hurrengoa

Programa osoak

X