Amarauna
Igandean
'Amarauna' Altzoko erraldoiaren senide batekin joango da 'Handia' ikustera
EUSKADI IRRATIA
Mari Karmen Unsain Elizegik familia urrunekoa zuen Altzoko Handia, amaren aldeko aitonaren adarretik. Harekin ikusiko dugu filma, igandean.
Mari Karmen Unsain Elizegik familia urrunekoa zuen Altzoko Handia, amaren aldeko aitonaren adarretik. 'Amarauna' saioak harekin ikusiko du Handia filma. Pelikulak sorrarazi dizkion sentsazioak, egiak eta fikzioak aztertuko ditugu 78 urteko emakume argiarekin.
Gainera, Oñatiko Kilometroak jaian goiz-pasa ziurtatuta dago. Aitor Biain abesbatza zuzendaria, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista eta Aitor Arregi zinema zuzendaria oñatiarrak prest izango dira herriaren eta ikastolaren berri emateko. Samara Velteren zutabea Kataluniaz, eta Digi atalean, Egoitz Gonzalez eta Urko Zurutuza, besteak beste, Bitkoinaz.
Igandean, 10:00etatik 13:00etara, 'Amarauna' saioak kateatuko zaitu.
ateatuko zaitu.